Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/07/16

Aitor Estebanek eskatu du Gobernua “behingoz” eratzea, gaur egungo paralisia delako “gure buruari onartu ezin diogun oztopoa”

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez EAJ-PNVk ez du aurreikusten inbestiduran `ezetza´ bozkatzea, eta gaineratu du hauteskundeak berriro egin beharra ez litzatekeela “gauza normala” izango
Aitor Estebanek eskatu du Gobernua “behingoz” eratzea, gaur egungo paralisia delako “gure buruari onartu ezin diogun oztopoa”

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du “batzuek zein besteek” egin dituzten adierazpen publikoek “giro konplikatua” sortu dutela eta bere esanetan egoera bideratzea “oso zail gerta liteke”. Edozen kasutan, atea zabalik utzi nahi izan du eta esan du “egun batzuk geratzen direla” datorren asterako aurreikusita dagoen inbestidura saioa egin arte.

Bozeramaileen Batzordera sartu orduko hedabideei eskaini dizkien adierazpenetan, Estebanek berretsi du EAJ-PNVk ez duela aurreikusten Pedro Sánchezen kandidaturari `ezetza´ bozkatzea eta bai erreklamatu du Gobernua “behingoz” eratzea gaur egungo arazoei erantzuna ematera begira. Estebanen esanetan “gai asko daude guztiz geldituta dagoela, hainbat administrazio daude zain daudenak, erabakiak daude hartu behar direnak,…”, eta abar. Ildo beretik adierazi du gaurko paralisi hau “gure buruari onartu behar ez diogun oztopoa” dela.

Edozein kasutan eta PSOEk EAJ-PNVko ordezkariak oraindik bilera batetara deitu ez dituela argi utzi ondoren, bozeramaile jeltzaleak bai esan du hauteskundeak errepikatu behar izatea ez litzatekeela gauza normala izango, baina ez du aukera hori baztertu “gauzak dauden moduan ikusita”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube