Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/06/19

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Xabier Ezeizabarrena izendatu dute lehendakari

“Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusien lehendakari izendatu eta mahaiaren osaketaren ostean, 2019-2023 legealdia abian da”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV bozeramaile gaur egindako Osoko Bilkuraren ostean.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Xabier Ezeizabarrena izendatu dute lehendakari

“Eratu berri den mahaiaren osaketa EAJ-PNV batzarkide taldearen konpromisoaren isla da, talde guztien arteko adostasuna eta ganberaren aniztasunarekin konpromiso irmoa, alegia”.  

“EAJ-PNV batzarkide taldetik – azpimarratu du bozeramaile abertzaleak – datozen lau urteetan eutsi egingo diegu aurreko legealdian zabaldutako balio eta lan moldeei, modu eraikitzaile eta ikuspegi zabalekoa oinarri,  ganbera osatzen duten talde politikoekin adostasuna landuz eta gipuzkoar herritarrekin lidergo partekatua eta elkarlana sustatuz”.  “Xabier Ezeizabarrenak bere hitzaldian esan duen bezalaxe – jarraitu du Arrizabalagak – gizartearekin elkarlanean, Gipuzkoako eredu sozio-ekonomikoan sakontzen jarraitzea izango da helburu nagusia. Gure erakunde publiko guztiei, bakoitzari dagozkion politika publikoak, eta hauen artean bereziki gizarte politikak, aurrera eraman ahal izatea bermatzea xede duena. Azken finean eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz, gipuzkoar gizarteak dituen erronkei erantzun zuzen eta eraginkorra ematea helburu duena”.

Maria Eugenia Arrizabalagak argi du, Xabier Ezeizabarrenak Gipuzkoako Batzar Nagusien lehendakari karguak dakartzan funtzioak ezin hobetu beteko dituela, joan den legealdian  aurreko kargudun Eider Mendozak zuzen eta egoki bete zuen bezalaxe. EAJ-PNV batzarkide taldetik eskerrik beroena opa diogu Eider Mendozari.

Amaitzeko, EAJ-PNV bozeramaile abertzaleak azaldu du: “EAJ-PNV batzarkide taldeak, Xabier Ezeizabarrena lehendakari izendatu eta mahaia osatu ostean, nahiago genuke benetako lankidetzarako esparruak zabalduko balira Batzar Nagusietan, eztabaida eta konfrontazio antzuen garaia atzean utzita; ez baitio inongo mesederik egiten Gipuzkoaren interes orokorrari eta herritarren benetako arazoei irtenbidea emateko unean. Hala izatea espero dugu" amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube