Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/16

Eneko Goiak proposatu du bizitoki formula berriak eta gazteentzako etxebizitza gehiago bultzatzea

Alkate izaten jarraitzeko hautagai Eneko Goiak lur-sail publikoetan lankidetzako edo kooperatibako etxebizitzak sustatzearen alde, erabilpenerako lagapen erregimenean, eta gazteentzako alokairuzko etxebizitza publikoak, esaterako etxebizitza partekatuak, bultzatzearen alde egin du

Donostiako alkate eta alkategai Eneko Goiak etxebizitzari buruzko proposamenak aurkeztu ditu gaur goizean Jolastokietan. Goiak aurkezpena gazteentzat zuzendutako ekimenetan oinarritu du eta honakoa esan du: “Ezinbestekoa da gazteek hirian euren bizitza-proiektua garatzeko aukera izatea. Eta horretarako beharrezkoa da ikuspegi eta estrategia berriak gehitzea, hain zuzen ere, etxebizitza berriak eraikitzearekin uztartu daitezkeen ikuspegi eta estrategia berriak”.

Horren harian, Goiak proposatu du bizitoki formula berriak bultzatzea, besteak beste, lankidetzako edo kooperatibako etxebizitzak lur-sail publikoetan, erabilpenerako lagapen erregimenean; eta era berean, gazteentzako alokairuzko etxebizitza publikoak eskaintzeko modalitate berriak sustatzearen alde egin du, esaterako etxebizitza partekatuak.

Hortaz, honakoa esan du: “Lanean jarraituko dugu etxebizitza dotazionalak egiteko, gehienbat gazteentzat, Grosen, Amara Zaharrean, Morlansen, Loiolako Erriberetan, Antiguan eta Altzan. Eta halaber, etxebizitza dotazionaletara bizitzera joaten diren adineko pertsonen etxebizitzak Etxegintzaren esku uztearen alde egin du, besteak beste Kanpandegin biziko diren adineko pertsonenak, gazteei alokairuan eskaintzeko.

Hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzea eta baremoen sistema

Era berean, Donostiako alkate eta alkategaiak azpimarratu du, beharrezkoa dela alokairua adostutako prezioan sustatzea, betiere Alokabide programaren bidez, hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzeko.

Hautagai jeltzalearen iritziz, Alokabide programa sustatzeari esker hutsik dauden etxebizitzak erabilgarri jartzeko aukera emango du, izan ere, alokairu pribatua arrazoizko prezioan jartzea sustatzen du, Udalaren bitartekaritzari esker, ez ordaintzeari aurre egiteko bermeak ezarriz.

Eneko Goiak, halaber, azpimarratu du, bai alokairuzko udal etxebizitza parkeko etxebizitzak, bai hurrengo urteetan eraikiko diren etxebizitzak, behar gehien dituzten pertsonentzat izan behar dutela. Eta horretarako, egungo zozketa sistema baremoen sistema batengatik ordezkatu behar da, eta bertan, hainbat kolektiboentzako kupoak jarri behar dira, besteak beste, 35 urtez azpiko gazteentzat edo genero-indarkeriaren biktimentzat, eta beti, eskatzaileen gizarte- eta ekonomia-baldintzak kontuan hartuta.

Eraikitako hiriari begirada

Goiak azpimarratu du, beharrezkoa dela bi esparruetan lan egitea hiritarrei gehien kezkatzen dien gaiari irtenbidea bilatzeko, hau da, etxebizitzaren gaiari. Lehena da, eraikitako hiriari begiratzea eta ekimenak sustatzea. Eta horretarako, adierazi du, lan egingo dutela arauetan malgutasun handiagoa izateko, dagoeneko eraikita dagoena optimizatzeko eta birgaitzeko. Helburua da etxebizitza-eredu jasangarria bultzatzea, hain zuzen ere, pertsonen bizi-zikloetako beharretara moldatu ahal izango den eredua.

Halaber, etxebizitzen tamaina familien gaur egungo neurrietara moldatzearen alde egin du, etxebizitza handiak horizontalki zatitzeko erraztasunak emanez. Izan ere, horietako asko behar bezala aprobetxatu gabe daude. Eta horretarako, Plan Orokorreko etxebizitzen tamainari buruzko xedapenak aldatzearen alde egin du.

Horrenbestez, Goiaren iritziz, bizi-kalitate hobea izango  dute etxebizitzetan bizi direnek, eta, ondorioz, pertsona helduek errazagoa izango dute beren inguruean bizitzen jarraitzea. Izan ere, etxebizitza txikiagoak izango dira, ekonomikoki errazago eskuratzeko moduan egongo dira eta jasangarriagoak izango dira, bai lurzoruaren erabilera kontuan hartuta, bai efizientzia energetikoari erreparatuta.

Garapen berriak

Bigarren esparrua etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko garapen berriak egitea da. Horren harian, alkate berriro izateko hautagaiak proposatu du, hurrengo urteetako hirigintza-ekimena garatzeko pendiente dauden eremuetan egitea.

Ildo beretik, Urumeako Ibarra aipatu du ardatz nagusietako bat bezala: “Antzieta, Sarrueta, Trinkete, Lorategi-hiria eta Txomin Eneako garapenek aukera emango digute hiri bezala hazten jarraitzeko”. Era berean, Aldakonea, Mundaiz, El Pilar, Illarra, Infernua edo Jolastokieta aipatu ditu, hiri-birsortze proiektu edo auzo berrien adibide bezala etxebizitza aukera berriak sortzeko. Eta horrenbestez, 4.000 etxebizitza berri sortzeko aukera egongo da, horietatik 2.000 babes publikokoak.

Eta hori guztia, Loiolako Koartelen lur-sailen berreskuratzeari uko egin gabe. Eneko Goiaren esanetan, horrek lehentasuna izaten jarraituko du, izan ere, gune estrategikoa da hiriaren hirigintza-garapenerako, 1.600 etxebizitza eraikitzeko lur-saila delako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube