Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/14

EAJ-PNVrentzat lehentasun osoa du lurraldeko industria indartzeak

Markel Olanok Arrasaten adierazi duenez, enpresei “mesfidantzaz” begiratzen dietenek ez bezala, EAJ-PNVk lurraldeko ekonomiari “hurbiltasuna eta babes osoa” eskaintzen dio
EAJ-PNVrentzat lehentasun osoa du lurraldeko industria indartzeak

EAJ-PNVren diputatu nagusirako hautagaiak, Markel Olanok, Mondragon Unibertsitateko I+G+b instalazioak bisitatu ditu gaur, ondoan izan duela Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea eta berriro alkate izateko hautagaia. Bisita eta gero egindako adierazpenetan, Olanok gogorarazi du EAJ-PNV dela alderdi bakarra “lehentasun osoa” ematen diona lurraldeko industria eta enpresa ehuna sendotzeari. “Izan ere, modu horretan bakarrik lortuko dugu gure ekonomia are gehiago indartzea, enplegu gehiago eta gero eta hobea sortzea, beti ere gizarte politikak bermatzen jarraituta”, berretsi du.  

Egungo diputatu nagusiak adierazi duenez, lurraldea “duela 4 urte baino indartsuagoa da, preseski gure ekonomiak aurrera egin duelako, lehiakorragoa delako eta ausardiaz nahiz estrategia argi batekin heldu dielako 4.0 berrikuntza nahiz industriaren aldeko apustuei”. Olanoren ustez, “funtsezko” alderdiak dira horiek enpresa gipuzkoarrek “mundu osoko merkatu zorrotzetan lehian jarraitu dezaten”. Horren harira oroitarazi du, “kemen” horren ondorioz, enplegu tasa jaitsi egin dela, duela lau urteko %13tik gaur egungo %8ra.

“Batzuk enpresetara mesfidantzaz hurbiltzen dira; guk, aldiz, hurbiltasuna eskaintzen diegu; batzuek ekintzailetzari bizkar ematen diote; guk, berriz, babesa eskaintzen diegu negozio berri bati heltzen dietenei; batzuek ez dute proposamenik ekonomia arloan; guk, ordea, estrategia garbia eskaintzen diegu industria eta berrikuntzaren alde, enplegu gero eta hobea sortzeko”, konparatu du Olanok.

Diputatu nagusiak gaineratu du hurrengo hauteskundeetan, gipuzkoarrek “bi ereduen artean” aukeratu beharko dutela gai ekonomikoei heltzeko: mesfidantzarena enpresarekiko, alegia, ezker abertzalearen eredua; eta EAJ-PNVren eredua, “babes osoa” eskaintzen diena industriari, ekintzailetzari eta berrikuntza zentroei.

Mondragon Unibertsitateko I+G+b puntako instalazioak bisitatu eta gero, Arrasateko Uribe auzoan, diputatu nagusirako hautagaiak nabarmendu du Gipuzkoak “arrazoi asko” dituela mugimendu kooperatiboaz, oro har bere industriaz eta bere berrikuntza sareaz “harro sentitzeko”. Gehitu duenez, “potentzial berritzaile guzti horri esker”, lurraldea “erreferente eta abangoardia” bihurtu da berrikuntzan, digitalizazioan eta 4.0 industrian. “Are gehiago, Euskal Herri mailan, eskualde berritzaileenetakoak ditugu, Debagoiena buru dela, hain zuzen, %47,1 enpresa berritzaileak dira, hamar langile edo gehiago dituztenak”. 

Era berean, Olano lurraldeko I+D+I sareak “indartzen eta sustatzen” jarraitzearen alde agertu da, eta “elkarlan bide berriak bultzatuta” enpresen eta ezagutza aurreratua sortzen duten nukleoen artean, berrikuntzan “abangoardia” izaten jarraitzeko, Gipuzkoako etorkizun industriala bermatzeko ekonomia globalean “gerta litezkeen aldaketen aurrean”, beti ere enplegu gehiago eta gero eta hobea sortzen jarraituta.

Anbizio handiko proiektua Arrasaten

Hautagai jeltzaleek berrikuntzaren aldeko apustua berretsi dute Mondragon Unibertsitateak Arrasaten dituen laborategi teknologikoak bisitatu ondoren. Olanok eta Ubarretxenak ezagutu dituzte MUren berrikuntza teknologikorako estrategia eta instalazio berriak, Arrasateko Udalarekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan. Babes honi esker, Mondragon Unibertsitatearen laborategiak goi mailako teknologia industrialaz daude hornituak, tankera honetako zentro europarrekin konparagarriak.

Arrasateko Udala, Maria Ubarretxena egungo alkatearen eskutik, elkarlan estuan aritu da Mondragon Taldearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin, lehengo Trefasa fabrika -Gautxori zonaldean- prestatzeko eta egokitzeko, instalazioen multzoa bertan kokatzeko. Nahiz eta badiren hamabost bat urte Mondragon Unibertsitateak bertan espazio bat duela, orain arte eraikin bat baino ez zegoen egokitua, lantegiak, departamentuak eta, batzuetan, ikasgelak izateko.

Plan honetaz mintzo, Maria Ubarretxenak, egungo alkate eta alkate izateko hautagaiak, azpimarratu du Arrasatek dituenen artean “anbizio handienetakoa” dela honako proiektu hau. “Elkarlanaren” garrantzia ere goraipatu du, “halako proiektu bati heltzeko”. Baita ere azaldu du proiektuak balioko duela bai herritarrentzako toki berriak sortzeko bai Arrasate nahiz Debagoienako enpresa industrialen “premiei erantzuteko”, beti ere “punta-puntako teknologia erabilita”.

Instalazio hauei esker, Mondragon eta Debagoienako enpresek, zeintzuekin Mondragon Unibertsitatea lankidetzan aritzen den, beste urrats bat egin ahalko dute. Batetik, zenbait kooperatiba dira, hala nola, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Ulma Packaging y Ulma Handling, LKS, Copreci, Mondragon Assembly, Fagor Automation, etab; eta bestebik, koopertatibak ez direnak ere: JMA, Ekide o Polmetasa, etab.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube