Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/09

Iridoy "Gobernantza ona izateak hiriaren aurrerapen egokia bermatzen du"

Hautagai jeltzaleak egungo gobernuaren estiloa hobetzeko konpromisoa hartu du; gertuko politikak aurrera eramatea eta herritarrekin komunikazio bideak etengabe mantentzea
Iridoy

Xabier Iridoy, Irungo EAJ-PNVko alkategaiak agerraldia egin du gaur goizean San Juan plazan, bere lanaren oinarriak, baita beraiek Irungo Udalaren kudeaketa eta gobernantza ereduaren inguruan duten iritzia eta proposamenak ezagutzera emateko ere. "Gobernantza Udal baten oinarrien alor garrantzitsua izan behar da, hiriak, Irunek kasu honetan, herritarrekin batera, modu koordinatuan eta egokian aurrera egin dezan. Udalak komunikazio sareak sortu behar ditu, egun ez ditugun sareak, horregatik zentzu horretan, gobernu estilo berri baten alde egin dugu. Gardentasunean, eraginkortasunean, parte-hartzean eta hurbiltasunean oinarritutako gobernantza baten alde".

Halaber, Iridoyk parte-hartze eredu ireki baten alde egiten du. Erakundeen, hiritarren eta eragileen arteko koordinazioa sustatzen dituen ereduaren alde. Hala hiritarrak, kudeaketa publikoaren eta Irunen etorkizunaren eraikuntzaren parte hartzaile bilakatuz.“Gure ustetan, bertako erabakietan, hiritarren parte hartzea ez da kontzeptu huts bat. Bizi garen hiria eta espazioa modu koordinatu batean diseinatzean eta ulertzean datza parte hartzeak gure ustetan. Etorkizuneko Irun ezin daiteke egitura piramidal baten bitartez eraiki, alderantziz baizik, hiritarrak subjektu pasibo izatetik aktibo izatera pasa behar dute, hau da igorleak ere izan behar dira" adierazi du Iridoyk, eta "guk parte hartze mota hau sustatzeko konpromisoa dugu. Are gehiago, parte hartze eredu honetan auzo elkarteak ezinbestekoak direla iruditzen zaigu, beraien eginbeharra egokitzea eta finkatzea dugu helburu, baita beraiek udalarekiko duten kolaborazioa indartzea ere. Horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu, udal ordezkarien, hiritarren eta talde antolatuen artean, solasaldi espazioak sortzea. Eta nola ez, behin Hiritarren Parte Hartze Araudia onartzen denean, hura abiaraztea, eta ez egun arte bezala kaxoi batean uztea" jarraitu du esaten. 

Bestalde, eta bukatu baino lehen, alkategai jeltzaleak, hiritarrekiko zein beste udal taldeekiko, gardentasunak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. "Udaletxe batek, zein gobernu edo alkate batek, hiriaren aniztasuna beti izan behar du kontuan, kasu honetan Irunena. Irun hiri anitza da, eta gustoko dugu, horregatik desberdinen arteko kolaborazioaren aldeko apustua egiten dugu. Ezinbestekoa iruditzen bai zaigu, gure hirian bizi dugun errealitateari erantzun egoki, egonkor eta osatu bat ematea.Ondorioz, parte hartze batean oinarritutako gobernantza bat indarrean jartzeko, udal webgune berri bat eratzea proposatzen dugu, praktikoagoa, erabilerraza, erakargarria eta informazioa bilatzeko sinplea. Hiritarrentzat Udalak duen informazioa eskuratzea errazagoa izan beharko luke. Honen harira, Udalak hiritarrei kontu emateko protokolo bat sortzea ere proposatzen dugu. 

Irun etorkizuneko hiri aurreratu bilakatu nahi dugu,  parte-hartze eredu ireki bat duena, eta horretarako beharrezkoa da Udala hurbiltasunaren, gardentasunaren eta gaurko gizartearen behar berrietara egokitzearen adibidea izatea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube