Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/08

EAJ-PNVk etorkizuneko Tolosa eraikitzen jarraitzeko 58 proiektu jaso ditu programan

Programa 5 ardatz nagusitan banatu dute eta proposamen zehatzak landu dituzte Tolosaren eta tolosarren egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuteko asmoz. Olatz Peon Ormazabal: “Tolosarrak kokatu ditugu gure hauteskunde programaren erdigunean eta proiektu guztiek pertsonen ongizatea bermatu eta hobetzea dute helburu”
EAJ-PNVk etorkizuneko Tolosa eraikitzen jarraitzeko 58 proiektu jaso ditu programan

Tolosako EAJ-PNVk datozen lau urteetarako landu dituzten proposamenen berri eman du gaur. Olatz Peon Ormazabal alkategaiak aurkeztu du, bere lan taldearen babesarekin, osatu duten hauteskunde programa. Peonen hitzetan: “Legealdi honetan Tolosa berriz ere martxan jartzea lortu dugu proiektu ezberdin eta berriekin, izan ere, alkatetzara heltzean proiektuen karpeta hutsik aurkitu genuen”. “Herri proiektu batek ezin du legealdi batera mugatu, horregatik, tolosarren eta Tolosaren momentuko zein etorkizuneko beharrei erantzuteko proiektuak landu ditugu legealdi honetan, premisa horretatik lan egitea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, hortaz, gure hauteskunde programa lan eredu horren ondorio da” adierazi du Peonek.

“Tolosarren iritzi, ekarpen eta beharrak kontuan hartuz landu dugun programa da gaur aurkeztuko dizueguna. 5 ardatz edota konpromiso nagusitan banatuta dago eta ardatz bakoitzeko proposamen eta egitasmo zehatzak landu ditugu, guztira 58, momentu oro pertsonak, tolosarrak erdigunean kokatuz, gure hauteskunde programak tolosarren beharrei erantzutea duelako helburu, pertsonen ongizatea bermatu eta hobetzeko eta etorkizuneko Tolosa eraikitzen jarraitzeko” azpimarratu du Peonek.

“Egitera goazena bezain garrantzitsua da egiteko modua ere, horregatik, sakontasunean gure programari heldu aurretik, EAJ-PNVk udalaren gidaritzan egindakoak gogora ekarri nahi nituzke, legealdi honetan zein gainerako legealdietan ere, oso esanguratsua delako eta gure lan ereduaren islada zuzena dela esango nukeelako”.  “Guztiok eraiki nahi dugu Tolosa bizi bat, euskaldunago bat, eroso eta atseginago bat, merkataritza eta industria ehun sendo bat duena, kirol aukerak eskaintzen dituena… baina horretarako proiektuak landu eta bultzatu egin behar dira, aukerak bilatu behar dira, hori da kudeaketa on eta eraginkorra egitea: beharrak aurreikusi eta proiektu berriak bultzatzea, betiere udal baliabideak eraginkortasunez eta zorroztasunez kudeatuz; hortxe ditugu Topic, kiroldegia, merkataritza sustatzeko martxan jarritako Berriz eta Gune Biziak programak, Apatta industriagunea, Euskal Herria plazako alokairu sozialeko etxebizitzak eta hotela, Oriaburu, Uzturre… horiek guztiak EAJk sustatutako proiektuak izan dira”.

“Horregatik datozen lau urteei begira proiektu eta egitasmo berriak landu ditugu, ekindako bideari jarraipena emateko, esan bezala, 5 ardatzetan banatu dugu programa eta ardatz bakoitzeko landu ditugun proiektu eta proposamen esanguratsuenak aipatuko dizkizuet jarraian”:

Tolosarren ongizatea bermatzeko:

Zahartzaro osasuntsua sustatzeko, plaza gehiago hitzartu Uzturre egoitzan, etxez etxeko zerbitzua garatu eta Eguneko Arreta Zerbitzua indartu, arreta egunak eta orduak zabalduz eta zerbitzu berriak eskainiz: jangela soziala, adinekoen elkartea…

Familia elkargunea indartu familia eta adingabe gehiago artatzeko eta familia esku-hartze programa erraztu pertsona gehiagori laguntza eskaintzeko eta zerbitzua zabaltzeko.

Alokairu soziala gazteentzat aukera berriak eskaintzeko etxebizitza zaharrak eraberritzeko programak indartuz.

Tokiko ekonomia eta enplegua sustatzeko

Apattaren 2.fasea bultzatu enpresa berriak erakarri eta kalitatezko lanpostuak sortzeko eta enpresa ehunarekin loturak sendotu duten balio erantsia azaltzeko. Beste erakundeekin elkarlanean, sustapen politikak eta lehiakortasunerako programak indartu: Bikain Plan Estrategikoa.

Ekintzatzetza bultzatu: Emari coworking gunean aukera berriak eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ekintzailetza sustatu elikaduraren esparruan.

Enplegu plana eta enplegu azoka babestu langabezian dauden herritarren lan aukerak areagotzeko.

Tolosako Lanbide Heziketa eskaintza indartu enpresen behar berriei egokitzeko.

Nekazal jarduera erraztu eta Tolosako azoken ekosistema osatzen duten eragileen beharrei erantzun etorkizuneko erronkak bideratuz: kudeaketa profesionalizatu eta tokiko produktuen balio erantsia sustatu NIREA konpromisoaren baitan.

Merkataritza elkartearekin hitzarmena sendotu: fidelizazioa, lehiakortasuna eta belaunaldi eskualdaketan lagundu eta merkatal lokal hutsen egoerari aurre egin, merkatal paisaiari jarraikortasuna emateko.

Tolosaren kanpo proiekzioa landu turismoa indartzeko eta turismo bulego berria zabaldu.

Hirigintza atsegina bultzatu eta beharrezkoak diren azpiegiturak bermatzeko:

Zumardi Txiki herritarrentzat berreskuratu aparkalekua arazoari irtenbidea eman ondoren.

Rondilla kalea berritu irisgarriagoa eta erosoagoa izan dadin eta berurbanizazioak merkataritzari bizitza handiagoa eman diezaion.

Kirol azpiegitura eta azpiegitura sozio-kulturalak berritu eta egokitu beharren arabera zerbitzu hobea eskaintzeko: Berazubiko azpiegiturak osatu, Usalbago 3.fasea garatu, liburutegi berrantolatu, kultur etxe eta musika eskola berregokitu, gazteentzako musika entsegurako lokalak…

Kaleak zaharberritzen jarraitu oinezkoei lehentasuna emanez: Laskorain kalea, Samaniego, San Francisco eta Gernikako Arbolaren azken zatiak….

San Esteban auzo lasaia baina kulturalki bizia izatea sustatu.

Gorriti eremuan urratsak egiten jarraitu.

Ingurugiroa zaintzeko: Mugikortasun Planetik eratorritako ekimenak burutu (puntu beltzak ezabatu, garraio publiko sustatu), Trantsizio Energetikoaren Plana diseinatu energia eraginkortasunaren aldeko urratsak egiteko (eguzki panelak, LED argiak) eta elektromugikortasunaren alor guztiak landu (ibilgailu elektriko eta hibridoen erabilera bultzatu, kotxe elektrikoen kargarako gunea sortu).

Gure inguru eta nortasuna babestu eta euskararen erabilera indartzeko

Kultur eragileekin elkarlana sendotu Tolosako kultur ekimena sustatzeko.

Euskararen erabilera indartu eskolatik kanpo eta baita administrazioan ere: VI.Plana, atzerritarrentzako Plana eta Tolosaldeako Euskara mahaian partaidetza.

Tolosa parekideagoa eraikitzeko: Emakumeen Etxea eraiki eta politika publikoetan genero zeharkakotasuna sustatu emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko; indarkeria matxistari aurre egiteko politiketan sakondu eta LGTBI kolektiboarekin elkarlanean jardun.

Bizikidetzaren alde lanean jarraitu giza eskubideen errespetua udal jardueran oinarri hartuta eta memoriaren inguruan sakondu ARANZADIrekin elkarlanean. Inklusibotasun irizpideak txertatu eta etorri berrien integraziorako Ongi Etorri gida garatu.

Gobernu ona oinarri

Herritarren arreta zerbitzua hobetu: uda baliabideak webgunetik erreserbatzeko sistema ezarri, Udate APP mugikorretara egokitu eta telematikoki egin daitezkeen tramiteak areagotu.

Partaidetzan sakondu, parte-hartze ordenantza onartu eta prozesuak udalean barneratu eta partaidetza digitala sustatu (Tolosatzen, aurrekontuak…)

Gardentasuna gure kudeaketa eta eguneroko jardunaren ikur izan dadin lan egin informazio guztia herritarren eskura jarriz.

“Ikusten duzuenez, proiektu mordoa dugu esku artean eta gogotsu gaude lanean jarraitzeko; Tolosarako proiektu sendoa dugu, baita lanerako talde sendoa ere, eta beraz, espero dugu tolosarron babesa ere izatea elkarrekin Tolosa hobe bat eraikitzen jarraitzeko” esanez amaitu du Peonek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube