Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/02

Azpeitiko EAJ-PNV-ren aurkezpen

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako Amaia Etxeberriak gidatuko duen taldearen aurkezpen ekitaldia egingo da ostiralean Basazabal jauregian
Azpeitiko EAJ-PNV-ren aurkezpen

Azpeitiko EAJ-PNV taldeak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duen taldearen aurkezpen ekitaldia egingo da ostiralean, maiatzak 3, 19:00etan Basazabal jauregian.

Azpeitiaren etorkizuna aldatzeko aurrean dugun erronkari erantzuteko talde sendoa osatu dugu. Esperientzia, aniztasuna, berrikuntza, lanerako gogoa, ilusioa eta gaitasun handia duen talde irmoa eta kohesionatua. Hainbat alorretan esperientzia eta prestakuntza duten kideek osatzen dute Azpeitia herri sendo izatera eramango duen taldea. Azpeitiaren eraldaketa eta biziberritzea ditu helburu EAJ-PNVk.

Honako kideek osatzen dute taldea: (argazkian, ezkerretik eskuinera)

Antonio Gallarin, Iñaki Sagarzazu, Juan Mari Gajate, Aritz Ansorregi, Ane Gil, Jon Beristain, Izaskun Abaunz, Rebeka Larrañaga, Amaia Etxeberria, Ander Ugarte, Aritz Azpiazu, Alberto Francesena, Mamen Alberdi, Beatriz Prat, Nerea Etxeberria, Jabier Larrañaga, Ma Karmen Arozena.

Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik

Igaro berri diren Espainiako hauteskundeei begira, Azpeitiarrei eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi ditugu lerro hauek. Eskerrik asko EAJ-PNVri botoa eman diozuen azpeitiar guztiei. Zuen konfiantzak lanean jarraitzeko indarra ematen digu, eta ardura horri gure onena emanez erantzungo diogu. Eskerrik asko baita ere igandea bezalako egun garrantzitsu baten botoa ematera joan zineten guztioi.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube