Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/24

Irun ezin da bihozkaden eta inprobisazioen bidez gobernatu

Egun arte Santano alkateak Irunen aparkaleku arazo bat dagoela ez du onartu nahi izan, hala arazoa jasaten duten hainbat irundarrei bizkarra emanez
Irun ezin da bihozkaden eta inprobisazioen bidez gobernatu

Gaur, apirilaren 24an, alkategaia eta Iruneko EAJ-PNVko bozeramailea den, Xabier Iridoyk, hirian urteetan zehar arazo izan den eta egun ere baden aparkalekuen gaia jorratzeko prentsaurreko bat eskaini du. "Irunek denbora asko darama aparkaleku falta daukala salatzen, egoera  eutsiezina da, eta hiritarretan artean krispazio asko sortu du gainera. Santano alkateak, egoera honen aurrean, ez du ez konponbiderik ezta erantzunik eman ere. Eta bat-batean, duela astebete, modu guztiz inprobisatuan, Arbesen eta Palmera Monteron dagoen aparkalekuaren arazoak irtenbide posible bat duela jakinarazi du" aipatu du jeltzaleak.

Are gehiago, behin-behinekoak ziren Juan Wollmer biribilguneko 110 aparkalekuak kendu ondoren, eta herritarren kexa-pilaren aurrean, Santano alkateak, bere burua zalantzan ikusita, komunikabideen aurrean irtetea eta orain arte jakitera eman ez zuen erantzuna aditzera eman zuen. "Argi geratu da, Santano alkatearen lehentasuna ez dela inoiz herritarrek bizi dituzten arazoei irtenbidea edo konponbidea ematea. Bere erantzunaren atzerapenean eta urteen itxaronaldian besterik ez dugu erreparatu behar. Hori bai, orain bat-batean, udal-hauteskundeak gainean ditugunean, alkatea erreakzionatzera behartuta ikusi dela dirudi" aipatu du Iridoyk. "Benetan Palmera Monteroko eta Arbeseko bizilagunek bizi duten egoerak arduratuko balu, arazoa nola ebatzi edo nola bideratu lehenago aztertuko luke, berak bazekien eta Juan Wollmer biribilguneko aparkalekuak behin-behinekoak zirela, Palmera Montero Gunea eraiki bitarteko konponbidea, eta hauek behin kentzerakoan arazoak izango zirela. Hortaz, zertan aritu da denbora guzti honetan Santano alkatea?  Zergatik ez da lehenago hausnartzen hasi? Agian ez zitzaion interesatzen? Eta zergatik orain bai? Zer da aldatu dena?" galdetu du Xabier Iridoyk.

Urte asko pasa dira, tartean bi hauteskunde, eta egun arte udal-gobernuak eta alkateak ez du onartu nahi izan Irunen, gure hirian, aparkaleku arazo bat dagoela. Ondorioz, orain konponbidea bilatzeko gogoeta hasi duela iragarri du, "sinestezina da, nola orain arte arazo honi bizkarra eman nahi izan dioten, nahiz eta milaka pertsonek, urteetan zehar, egunero aparkaleku arazoak jasaten dituen. Argi dago, hobe dela orain inoiz baino, baina egoera honek beste behin agerian uzten du Santano alkateak Irun egoki kudeatzeko duen ezintasuna" azpimarratu nahi izan du EAJ-PNVren alkategaiak.

Berandu eta gaizki 

Gainera, behin Santano alkateak publiko egin dituen proposamenak aztertuta, Iridoyk dena berandu eta gaizki datorrela adierazi du, "Santano alkateak, Belartzako magalean, 209ko aparkaleko proiektua berreskuratzea eta Artian 140 plaza, proiektu bideragarri batekin, alokairu beheratuan ezartzea. Orain proiektua <<bideragarria>> izan daitekeela dio, eta horregatik plazak salmentan atera baino, alokairuan atera daitezkeela, 30 eurogatik gutxi gorabehera. Horrelako baieztapena, zorroztasunik eta seriotasunik gabekoa, eta hauteskunde kutxua duena, erabat onartezina dela esan du Iridoyk. "Onartezina da horrela hitz egitea, engainua besterik ez baita. Oraindik ez dago ezta lanen kostua kuantifikatzen duen aurre proiektu ezagunik, ezta alokairua txikiagotzeko plana ere ez, hortaz guztiz zentzugabea iruditzen zait, alkateak hitz egin duen moduan hitz egitea, esan duen guztiak ez du ez doitasunik ezta zehaztasunik ere. Eta badakigu usteak erdia ustel".

Beste behin, agerian geratu dira Santano alkatearen kudeatzeko eta egiteko moduak, "plangintzarik gabe, epe motzeko neurriak indarrean jarriz, hiria adabatuz. Eta bitartean, hiritarrek kasuetako onenean itxaron besterik ezin dute egin, Belartzako aparkalekuaren eraikuntzak, bi edo hiru urte iraungo baititu. Ulertezina".

Halaber, Santano alkateak proposatu duen beste konponbideetako bat, Gazteluzaharretik gertu dagoen aparkalekua 20 plazatik 41 plaza izatera handiagotzea izan da. "Hori bai, gunea ezagutzen duen edonork daki proposamen honek ez duela Arbesen eta Palmera Monteron sortzen den arazoa ebazten. Bi eremuen arteko distantzia besterik ez da ikusi behar, hortaz, beste inprobisazio bat argi eta garbi. Hala agerian geratzen dira, alkatearen plangintza eta etorkizuneko begirada eza. Kudeatzeko era honek, Irun partxez beteta izatea eragiten du, gure arazoetarako konponbide eraginkorrik gabe. Hau al da benetan Irunek eta bere herritarrek behar dutena? Partxeoa eta inprobisazioa? Guk etorkizunera, luzetara eta positiboan begiratzen dugu. Irun primerako hiri bat izatea nahi dugu. Eta horregatik Irunek jarreran, kudeaketan eta egiteko moduetan aldaketa behar du. Aparkalekua bezalako arazoek ezin dute hain erantzun eskasa eta elektoralista izan. Gobernu eta alkate batek hiriak dituen arazoak eta beharrak analizatu behar dituzte, hauek egoki planifikatu eta konponbide errealak eskaini. "Irun ezin da bihozkaden eta inprobisazioen bitartez gobernatu" esaten amaitu du Iridoyk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube