Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/17

Santano, Irun hobetzeko eta bere pertsonen ongizatea bermatzeko balio duten 7 milioi euro blokeatzen ari da

Gaur, 2019ko apirilaren 17an, EAJ-PNVk agerian utzi du azken hilabeteetan Irungo Udalean bizi den egoera. Harira, Iridoyk, datozen hauteskundeetako alkategaiak, "badira hilabete batzuk ezberdinen arteko akordioak bilatzeko Alkatearen ezintasuna ikusi eta salatzen dugula. Ez da gai Iruneri onurak ekarriko dizkion eta gure hiria hobetzea ahalbidetuko duten proposamenak aurrera ateratzeko ezinbesteko akordioak lortzeko.
Santano, Irun hobetzeko eta bere pertsonen ongizatea bermatzeko balio duten 7 milioi euro blokeatzen ari da

Eta erabakitzeko ezgaitasun horrek, hirian paralisia eta geldialdia sorrarazten du. Proiektu zehatzak dira, antzemandako beharrak, herritarren eskaerak, eta kaxoi batean gordeta daudenak, alkateak ez duelako nahi, edo ez delako gai beste talde politiko batekin akordioak lortzeko" azpimarratu nahi izan du.

Gaur egun, Irungo Udala aurrekontu-luzapenean dago, nahiz eta martxoan Udalbatzako gehiengoak Alkateari Aurrekontuen Osoko Bilkura deitzeko eskatuz, mozio bat onartu zuen. Egoera horren aurrean, egoerari irtenbide bat eman beharrean, gobernu sozialistak eta Santano alkateak, aurrekontu faltak Irunen ez zuela eraginik sinetsarazi nahi izan zien irundarrei.

Baina ez, "aurrekontu luzapen bat, erakunde bati, jarduerari eusteko eta inbertsioak egiteko aukera ematen dion mekanismo bat da, baina ez du ezer berririk hastea ahalbidetzen: ez inbertsio berriak, ez gizarte-ongizateko programa berriak, ezta aurrekontu parte-hartzaileetan herritarren proposamenak ere. Hau da, geldialdia eta paralisia" azaldu du Iridoyk.

Era berean, "ez gabiltza huskeriez hizketan. Une honetan, 70,5 milioi euroko aurrekontua kudeatzen ari da Irun, 2019 aurrekontua 77,5 milioi euro baino gehiagokoa denean. Auzoetako jarduketetan, ongizate sozialeko hobekuntzetan edota egiten ari ez garen inbertsio berriak gauzatzen erabili litezkeen 7 milioi euro geldirik diru Irungo alkateak, desberdinekin adosteko ezintasunagatik. Hilabete bat igaro da mozioa onartu zenetik, eta ez dugu ikusten hiriaren aurrekontuen tramitazioa hasi nahi denik" salatu du jeltzaleak.

Are gehiago, paralisi egoera larritzen ari da. Duela egun batzuk, 2018. urteko likidazioa itxi du Irungo Udalak, eta honek beste 6 edo 7 milioi euro ditu (2019an sartuko direnak, azken zenbatekoa datozen egunotan jakingo da, 2018ko kredituen arabera).

Gure inguruko beste hiri batzuetan, udal gobernuek dagoeneko iragarri dute 2018ko likidazioaren emaitzetako diruarekin egingo dituzten jarduera eta inbertsio berriak. Irunek, ez. Baliabide horiek mobilizatzeko mekanismoa erraza eta ezaguna da: osoko bilkuran onartzen den kreditu-aldaketa bat.

Ezinbestekoa da ahalik eta adostasun handiena lortuz, udal taldeen artean, kreditu aldaketa bat adostea hala baliabideak mobilizatzeko. "Gure hiriaren aniztasuna islatzen duen kreditu-aldaketa bat behar du Irunek, egun jasaten dabilen geldialdi eta luzapen egoera honetatik atera eta aurrera pauso batzuk eman ahal izateko".

Hori guztia dela eta, datorren apirilak 26an izango den udal osoko bilkurako, EAJ-PNV taldeak mozioa aurkeztu du. "Mozio horretan Santano alkateari eskatzen diogu, alderdi politikoekin negoziazioa hasteko, maiatzeko osoko bilkuran kreditu aldaketa proposamena egin ahal izateko, 2018 ekitaldiko likidazioa itxi ondoren eskura dauden baliabideak aplikatu ahal izateko".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube