Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/04

Industria sendoa pertsonen bizi kalitatearen bermea dela defendatu du Arantxa Tapiak

Andoainen egindako hitzaldian, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak etorkizunera begira euskal industriak dituen erronka eta apustuei buruz hitz egin du.
Industria sendoa pertsonen bizi kalitatearen bermea dela defendatu du Arantxa Tapiak

Andoaingo EAJ-PNVk Bastero Kulturgunean antolatutako hitzaldian, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak “euskal ekonomiaren izaera industriala” defendatu du, bizi kalitatearen eta ongizatearen oinarri eta euskarri gisa. Tapiak azaldu duenez, industriak Euskadin “enplegu gehiagoa eta kalitate handiagokoa sortzen du eta horrek eragin zuzena du osasun, hezkuntza ala garraio zerbitzu hobeak izateko dugun gaitasunarekin”. “Pertsonen bizi kalitatea bermatzen duen eredu honen” defentsa irmoa egin du sailburuak Andoaingo hitzaldian.

Arantxa Tapiak baieztatu duenez, sektore industrialak pisua hartzen jarraitzen du euskal egitura ekonomikoan. Honela, gaur egun, industriak %24,3ko ekarpena du Euskadiko aberastasun ekonomikoan (BPGean), hain zuzen, tasa hau 2017 urtean %23koa zenean. Honek, Tapiaren arabera, “2020 urterako finkatutako %25eko helburua gauzatzetik gertuago kokatzen gaitu”.

Sailburuak azaldu du berak zuzentzen duen departamendutikEspezializazio Inteligenterako Estrategiaderitzona abiarazi dutela. Estrategia honek euskal industriak gaitasuna eta esperientzia dituen alorrak hautatzen ditu, etorkizuneko industriaren esparruak; fabrikazio aurreratua, energia eta bio-osasuna kasu. Tapiak ere azpimarratu du elikaduraren esparrua dela gure industriaren etorkizuneko aukeretako bat.

 

Industria astunetik smartphone-era

Zerrendatutako eremu hauei  “industria berriak” deitu die Tapiak: “Euskadin burdin eta altzairuaren industria astun klasikotik; Interneten, digitalizazioaren eta laborategien industria berrirako transformazioa bizi izan dugu”. Hau da, “buzo urdinetik smartphone-era igaro gara”. Era bisual honetan azaldu du sailburuak eraldaketa digitala eta industria aurreratuak ekarri duen egoera berria, zeinetan, “konektibitatea, pertsonen eta makinen arteko interakzioa eta datuen hodeia funtsezkoak diren”. Erronka zera da, esan du sailburuak: “produktu berri pertsonalizatuak eskaintzea, industriak zerbitzurako joera hartzea, bezeroei soluzioak eskainiz”.

Horretarako, industriara jende gazte kualifikatua erakartzea funtsezkoa da sailburuarentzat, “makinen atzean beti pertsonak daudelako”. Andoaingo datuak emanez eta murrizte demografikoari buruz ohartaraziz, Tapiak agertu du industriak 1.800 lanpostu dituela herrian 80 enpresetan, herriko pertsona aktiboen %38, hain zuzen. Hala, Tapiarentzat “erabat beharrezkoa eta lehentasunezkoa da pertsonen kapazitazioa eta formazioa, giza-baliabideen kudeaketa eta bizikidetza teknologia berriekin”, eta baita ere, “ezagutza eta talentua duten pertsonak erakartzea, euskal industria garai berrietara arrakastaz egokitu dadin”.

 

Bukatzeko, sailburuak adierazi du “gurea bezalako herrialde txiki batean, mundu mailako egoera ekonomiko aldagarriak eta Brexit-a bezalako ziurgabetasun eszenarioek, orain arte izan garena baino lehiakorragoak izatera bultzatzen gaituzte”. Tapiak azaldu duenez, “lehiakortasun hori konpetentziak baino kalitate hobeko produktu, zerbitzu eta soluzioak eskainiko dituen industria batek ekarriko du”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube