Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/05

EAJ-k salatu du ezezagun batzuek kartel iraingarriz josi dutela alderdiaren lokala Arrasaten

Kartelik ipintzerik ez dagoen lekuetan panfleto berdinak jartzen ari zen jendeak mehatxuka ekin die asteburuan Arrasateko garbiketa zerbitzuko langileei eta horren ostean gertatu da aipatutako erasoa
EAJ-k salatu du ezezagun batzuek kartel iraingarriz josi dutela alderdiaren lokala Arrasaten

EAJ-PNV-k bere hautesgunean jasandako beste eraso bat salatu du: erraustegiaren kontrako eta Gipuzkoako Aldundiko nahiz Arrasate eta Aretxabaletako Udaletako arduradun instituzional jeltzale nagusien aurkako kartelez josi dute bart lokala.

Kartelik jartzeko baimenik ez dagoen lekuetan panfleto berdinak jartzen ari zen jendeak mehatxuka ekin die asteburuan Arrasateko garbiketa zerbitzuko langileei eta horren ondoren izan da aipatutako gertakaria. Udal langileek arauak betetzeko eskatu diete EAJ-ko erakunde-arduradunen aurkako kartelak zeramatzaten eta ipintzen ari zirenei eta orduan mehatxuka hartu dituzte langileak, “badakit nor zaren, non bizi zaren eta zein den zure emaztea” eta horrelakoak esanez.

Gertatua ikusirik, Arrasateko EAJ-k dio nahikoa dela eta behingoz buka daitezela horrelako jarrera larderiatsu, lotsagabe eta koldarrak, atzera garamatzate eta, iragan aldira. “Onartezina eta gaitzesgarria da inork langileei mehatxu egitea beren zeregina betetzen ari diren bitartean; jarrera koldarrak eraginda baino ezin daiteke gauaren ilunpean ezkutatu lehiakide politikoaren lokalen aurka egiteko. Desadostasun politikoak elkarrizketaren bidez eta egun argitan garbitzen dira, ez mehatxuka eta koldarkeriaz, azken astekoak barne”, adierazi du Arrasateko EAJ-PNV-k.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube