Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/31

EAJ-k Bazkardoko lotuneko trafikoa zubibide berri baten bidez arintzea proposatu du

Alternatiba berriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako departamenduaren oniritzia dauka. Mari Jose Izagirre: “Ezinezko proposamenen aurrean, EAJk soluzio errealista aurkezten du, 25 milioi euroko aurrekontuarekin”.
EAJ-k Bazkardoko lotuneko trafikoa zubibide berri baten bidez arintzea proposatu du

Bazkardo inguruko egoera probisionalak pilaketak eragiten ditu egunero autobidearen, N1-aren eta herriko sarbidearen konexioan; Mari Jose Izagirrek, EAJren Andoaingo Udalerako hautagaiak azaldu duenez. Honen aurrean, Izagirrek konponbide gisa proposatu du zubibide berri bat egitea, “inbertsio txikiagoarekin, lotunearen funtzionalitatea eta egungo ahalmena hobetuko dituena”. “Alternatiba errealista eta egingarri baten aldeko apustua da hau”, esan du hautagaiak.

EAJk aurreratu duenez, proposamen berri honek badu jada Aintzane Oiarbidek zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako departamenduaren oniritzia. Gainera, zirkulazio transeuroparra dela-eta, bereziki zigortutako gunea izaki,  lehentasunezko jarduketa bat da. Hala, EAJk “eraikuntza proiektua idazteko konpromisoa hartzen du, obra lizitatu ahal izateko eta prozesua azkartzeko”.

Gaur egun, hegoalderantz (Tolosa) A-15 eta N-I errepideak lotzen dituen konexioa Andoainen, errei bakar baten bidez egiten da Bazkardoko lotunean, trazatu bihurgunetsu batekin eta erradio murritzeko kurbak dituelarik. Ahalmen mugatua du diseinu honek eta horregatik ibilgailu astun edo kamioien zirkulazioak, Atorrasagastiko tuneleraino (Urnietarako noranzkoan) heltzen diren pilaketak eragiten ditu.

Urumeako autobidearen eraikuntzatik, egiteke geratu zen tunel bidez Belkoain gurutzatzen zuen azken zatia. Sorabillatik Bazkardo arteko N-I errepidearen saihesbidearen eraikuntza Proiektuaerredaktatzera heldu ziren bere garaian, 120 milioi euroko inbertsioa eskatzen zuena. Hala eta guztiz ere, Izagirrek azaltzen duenez, “gaur egun proiektu horren dimentsioak eta kostuak ezinezkoak dira eta egungo egoera ekonomikoan ez da egingarria”. Gainera, gaur egungo azpiegituren eraikuntza irizpide berriek, arazoari konponbidea emateko diseinu egokiena hori izatea ere zalantzan jar dezakete. Honen aurrean, EAJk alternatiba berri bat landu du. 

Soluzio errealista eta egingarria

Izagirrek honela azaldu du: “A-15 errepideko Atorrasagastiko tunela igaro eta gero, eskuinetik bide berria egin daiteke alturan, Bazkardoko biribilgune gainetik igarotzeko moduko garaiera nahikoarekin eta 90º biratuz, N-1 errepidearekin paraleloan lerrokatu arte”. Bozeramaile jeltzalearen azalpenen arabera, “zubibidea oinezkoen pasabidearen alturan amaituko litzateke, paraleloan jarraituz errepidearen eta Borda-berri industria-gunearen artean”.

EAJk dio, aurkeztutako proposamenak ikastolako bihurgunea hobetzeko aukera ere ematen duela, bi errepideen bategiteak desplazatu egiten dituelako errepideok, kurba bera zabalduz.

Izagirrek nabarmendu duenez, “proposamen ezinezkoen aurrean, EAJ-PNVk soluzio errealista bat planteatzen du, 25 milioi euroko aurrekontuarekin eta, gain hartu litekeen kopuru bat, Bidegik bere osotasunean gauza dezakeena”.

Halaber, jeltzaleek kritikatu egin dute udaletxetik “denbora honetan guztian inolako tramiterik egin ez izana” eta gogorarazi du “iraganean egin izan duten bezala, ezker abertzaleak uko egiten diela azpiegitura berriei”, “bere garaian Urumeako autobidearen aurka agertu ziren bezala”. Izagirrek azaldu du “guztia edo zer ez” izan dela haien lema beti, “proiektu egingarrien inguruko kontsentsuak bilatu beharrean”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube