Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/29

Inprobisazioa da EH Bilduk Getariarentzako duen proiektu bakarra

Aurrekontuen lanketa “traketsa” salatu du Getariako EAJk, •EH Bilduren hainbat proiekturekin kritiko agertu ziren jeltzaleak, tartean, gizarte ongizatea bermatzeko partiden irregulartasunaz; euskara teknikariaren lanketa falta; parte-hartze prozesuetatik eratorritako proiektuen mimetikotasuna EAJk lau urteotan proposatuekiko.
Inprobisazioa da EH Bilduk Getariarentzako duen proiektu bakarra

20 zuzenketatik gora proposatu zituen EH Bilduk bere aurrekontuarentzat. “Nola ulertzen da udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuari udal gobernuak berak 20 zuzenketa baino gehiago txertatzea, proiektuak jarri eta kenduz, diru partidak igo eta jeitsiz? Keinu horrek jada adierazten du zer nolako proposamena gauzatu zuten”. Aitor Urresti alkategai jeltzalearen udal taldeak ere 18 ekimen aurkeztu zituen aurrekontua hobetzeko: “EAJren lehentasuna izan da une oro herritarren onurakoak, mesedekoak eta getariarren beharrizanak osatuko dituzten proiektuak txertatzea EH Bilduren proposamenean, alderdikerietatik haratago, herritarren ongizatea bermatuz. Eta horietatik 7 onartuak izan dira, beste hainbaten artean: Keta edota Salbatore abesbatzaren diru-laguntzen osaketa burutzen duten lanagatik, turismo plana sortzea, herri bideen hobekuntza, surfeko lokalaren obrak, gaztediak partida bat izatea...”.

EH Bilduren hainbat proiekturekin kritiko agertu ziren jeltzaleak: “Getariarren ongizatea eta bizi kalitatearen bermea oinarrizkoa izan behar luke eta bere bueltan garatu gainerako esparru guztiak. Beti herritarrak erdigunean izanik. EH Bilduk Gizarte Ongizate alorrari dagokion oso irregularra izan da legealdian zehar. Eta hori, alor honen baitan etxez etxeko laguntza soilik gauzatuz oinarrian. Oso proiektu garrantzitsua eta estrategikoa da bera, baina Udalak ez du ezer gehiago egitekorik herritarren ongizatea bermatzeko? Zahartzaro aktiboa sustatzeko ekimenak? Egiazkoa eta erreala den berdintasunerako lanketak? Drogomenpekotasun plana? Desjabetzeen baten aurrean hartatze plana? Indarkeria matxistari aurre egiteko lanketa? Uste dugu etxez etxeko laguntzatik haratago baduela zer egin Udalak, eta egun ez dela egiten”.

Beste hainbat puntutan ere jarri zuten fokoa Aitor Urresti eta bere lantaldeak: “Euskararen sustapenaren, erabilera bultzatzearen, eta gure hizkuntza zaindu eta babestea gure printzipio nagusietako bat da. Hala ere, ez dugu uste euskara teknikari baten beharra duenik Udalak, euskara teknikariaren funtzioak betetzeko beste bi erakunderekin, UKUE eta UEMA, mankomunatuta dagoenean, dagokion diru-ekarpenarekin gainera”. Azaldu zuten ere tekniko honek ezarriak zituen funtzioak ez dituela betetzen eta Udaleko idazkariak hala berretsi duela bere txosten juridikoak: “Getariako EH Bildu herritar guztion dirua xahutzen ari da funtzio berak egiteko hainbat kanal ezberdinetara dirua bideratuz. Kasu honetan, 18.000€ urtean euskara teknikariaren astean 4 orduko lanaldia ordaintzeko.

Adierazgarria iruditu zitzaien ere jeltzaleei, EH Bilduk parte-hartze alorretik eratorritako proiektu eran aurkeztutako denak , EAJk lau urteotan proposatu eta EH Bilduk atzera bota dituen proiektuak direla: “zehazki, herri garbiketari, Eruera-Magallanes bideari, kirol ekipamenduan hobekuntzari, edota surfeko lokalari dagozkionak, beste hainbaten artean. Argi dago herritarrengandik hurbil nor dagoen, eta nork duen etorkizuneko apustu sendoa gure herriarentzako”.

“Pozik gaude EH Bilduk gure proiektuetako asko barneratu dituelako beren aurrekontuan, herritarrei zuzenki eragingo baitie hoberako. Baina uste dugu aurrekontuen osaketa, legealdi honetako guztietan bezalaxe, penagarria izan dela. Martxoaren 21ean onartu zuen EH Bilduk 2019ari dagokion aurrekontua; urtea hasi eta ia 3 hilabete beranduago. Uste dugu urtea hasterako prest egon behar duela datorren urteari dagokion ekimen zerrenda eta diru partida”.

Horrez gain, jeltzaleek salatu dute ere udal gobernuaren gardentasun falta: “presaka eman ziguten dokumentazioa, inolako azalpenik gabe, genituen zalantzak argitzeko gaitasunik ez zuten izan, eta helarazitako informazioa oso eskasa izan da”.

Aitor Urresti bozeramaleak azpimarratu duenez, “EH Bilduk ez du herri proiekturik. Legealdi honetan behin eta berriz nabarmendu dugun eran, haizeak nondik jo dabil Udala hara eta hona, oinarri, proiektu eta lanketarik gabe. Inprobisazio hutsa da EH Bilduren proiektua”.

Udalaren aurrezkiek beherantz jarraitzen dute

Urtez urte defizitarekin ari da ixten ikasturtea Getariako Udala: 2015ean 142.856,26 euroko zuloarekin itxi zuen, 2016an 109.791,63 eurokoarekin, 2017 229.807,94 eurokoarekin, eta 2018 ere bide beretik: . 72.332,37 euroko zuloarekin. Hau dena gutxi balitz, aurrekontuak onartu eta bi astera,  300.000 euroko kreditu aldaketa bat onartu du EH Bilduren udal gobernuak. “Hau da EH Bilduk harro azpimarratzen duen gestio arduratsua? 550.000 euroko galerak Getariar guztion diru-publikoan? Behin eta berriz salatu dugu Udala ahal duena baino gehiago ari dela gastatzen, eta gainera, ohiko gastu arruntetan, ez inolako inbertsioak egiteko. Aurreikuspenak ez da betetzen ari EH Bildu, aurreikusten duena baino askoz gehiago gastatzen du, eta arduratzekoa da hori, larria. Jada hainbat erakundek, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak, plan ekonomiko bat eskatu  dio Udalaren gestio txarraren ondorioz. Getariako EAJk behin eta berriz proposatu dio EH Bilduren udal gobernuari Plangintza Ekonomiko bat burutzeko, eta ez digute proposamena onartu. Eta getariarron diru publikoa xahutzen jarraitzen dute. Hau da hurrengo gobernuari utziko dioten legatua”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube