Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ainhoa Galdos Olazar, Oñatiko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
Ohar labur bidez Oñatiko EAJ-PNVk jakinarazi du Uri Buru Batzarrak Ainhoa Galdos Olazar hautatu duela EAJ-PNVren alkategai gisa datozen maiatzeko udal hauteskundeetarako.
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta Oñati indarberritzeko beharrezkoak diren proiektuak sustatzeko hautagairik egokiena dela baieztatu dute jeltzaleek. “Prest gaude erronka horri heltzeko eta proiektu eta egitasmo berrien bitartez Oñati lagunkoiagoa, hezitzaileagoa, partehartzaileagoa, biziagoa, atseginagoa, irisgarriagoa, indartsuagoa eta parekideagoa eraikitzeko” esan dute.
Ez da kasualitatea berriz ere emakume bat aurkeztu izana zerrendaburu, “benetan sinesten dugu berdintasunean eta urrats garrantzitsuak egin nahi ditugu zentzu horretan Oñatin, proiektu asko ditugu esku artean eta mila ideia berri ere ditugu oñatiarrrei aukera berriak eskaintzeko” adierazi dute.
Oñatiko EAJ-PNVk jakinarazi du aurkezpen ofiziala datozen egunetan egingo dela
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2021/01/21
DONOSTIA
2021/01/19
Gipuzkoa
2021/01/18
IRUN
2021/01/08
Berri ikusiagoak...
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13
EBB
2017/03/26
EBB
2017/09/01
Kongresua
2017/07/26