Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/24

Gaur Arrasaterako gure hautagaiak aurkeztu ditugu

Arrasateko alkatetzarako hautagai Maria Ubarretxenak etorkizuna eraikitzen jarraitzeko konpromisoa agertu du, “etorkizunera ilusioz eta segurtasunez begiratuz, Arrasate iraunkor, euskaldun, parekide eta anitz baten alde” eginez. “Gure argazkia bizikidetzaren argazkia da, gure herriaz harro daudenena, bere nortasuna berreskuratu duen Arrasate batena, guzti guztion Arrasate”, esan du Ubarretxenak.

Gaur Arrasaten egin den ekitaldi politikoan hautagaitzari babesa ematen izan dira GBBko presidentea, Joseba Egibar, diputatu nagusirako hautagaia, Markel Olano, y Aitor Esteban hauteskunde orokorretarako hautagaia eta gure bozeramailea kongresuan.

Maria Ubarretxena egungo alkateak gogorazi du duela lau urte arrasatearrek aldaketa baten aldeko apustua egin zutela eta eskaera horri EAJ-PNVk proiektu sendo batekin erantzun diola lau urte hauetan. “Harrotasunez esan dezakegu hitza bete dugula”, esan du Ubarretxenak, legealdian zehar “urteetan erantzunik jaso gabe eta blokeatuta” egon diren arrasatearren eskaera historikoei nola erantzun zaien azalduz. Horregatik, hasitako bideari eusteko deia egin du Ubarretxenak, “etorkizuneko apustuak finkatzeko funtsezko momentuan” aurkitzen delako Arrasate, “lasaitasunez baina irmo aurrera egiteko”, “herritarrei entzunez beti”.

Markel Olanok, gero eta gizarte berdinagoa eraikitzeko, industriaren lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren alde lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du gaur Arrasaten, han egin den ekitaldi politikoan. Horrela defendatu du Gipuzkoako eta Euskadiko eredu sozio-ekonomikoa, Estatuko xenofobiaren eta ultraeskuinaren egungo hazkundeari aurre egiteko berme gisa.

Olanok gogorarazi duenez, “Estatuan eta Europa mailan desberdintasun sozialak handituz doazen une honetan, Gipuzkoan eta Euskadin, aldiz, murrizten ari dira”. Azaldu du “xenofobiak eta ultraeskuinak desberdintasun hauetatik edaten” dutela, eta “armak eramateaz” hitz egiten dutela “herritarren artean beldurra, mesfidantza eta zatiketa zabaltze helburuarekin”. Bien bitartean, “hemen zarata handirik ateratzeke, desberdintasunak gutxitzen doaz”, esan du. Egoera hau, “eredu propioa dugulako” gertatzen dela adierazi du Olanok, “gure industriaren lehiakortasunean eta kohesio sozialean oinarritutakoa”. “Hori da gure bidea, Gipuzkoa sozialki eta ekonomikoki sendotzen jarraitzea”, aldarrikatu du, “hori da ultraeskuinaren eta xenofobiaren aurkako txertorik onena”. Estatuko politikaren “zarataren eta nahasmenaren aurrean”, Markel Olanok adierazi duenez, “hauteskunde hauetan ez gaude ultraeskuinari aurre egiten, Espainiako politikaren hondatzeari eta populismoari baizik”. “EAJ-PNV da deriba honen aurreko segurtasun sistema”, aldarrikatu du hautagaiak.

Hala, egungo Gipuzkoako diputatu nagusiak agertu du momentu honetan gure lurraldeak duela 4 urte baino ekonomia sendoagoa eta gizarte orekatuagoa daukala. Horren “meritu nagusia”, azaldu du, “gure enpresetan eta kooperatibetan lan egiten duten pertsonei dagokie, “egunez egun produktuak hobetu eta gure industriaren aurrerabidean lan egiten dutenak, “bai europar merkatuetan, zein Txinan, Australian, Mexikon ala Estatu Batuetan”. Gure gizartearen antolaketari ere egotzi dio diputatu nagusirako hautagaiak egoera hau, azalduz, “gizarte antolatua” dugula; alde batetik “dagokiona eskatzen duena”, baina, bestetik, egoera ahulenean daudenen bizitzak hobetzeko euren talentua eta denbora ematen ere badakiena”.

EAJ-PNVren proposamena, Olanok azpimarratu duenez, “eredu sozial eta ekonomikoki horri bidea ematea da”, herritarrekin kolaboratuz, “pertsona guztiek euren bizi-proiektua garatu ahal duten Gipuzkoa hori eraikitzen jarraitzeko”.

Aitor Esteban, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagai jeltzaleak azaldu du, datozen hauteskundeetarako “jokoan dagoena” zera dela, “edo euskal gizarteari entzunez politika egitea, edo estatuko alderdiek esandakoari men egitea”. Erantsi duenez, “EAJk Madrilen influentzia duenean, haren botoak eta indarra balioan jar ditzakeenean, Euskadiri ondo doakio”. Horrela, eskaintza egin dio Estebanek euskal gizarteari; “gure autogobernuaren defentsa bat atzerakada baten arriskuaren aurrean, demokraziaren defentsa, elkarrizketa bezala ulertutako jardun politikoarena, elkarrizketarako eta itunetara heltzeko gaitasuna”. Guztien ongizatearen bila lortutako akordio baten adibide gisa jarri du pentsioetan lortutako igoera orokorra Estebanek. 

Konpromiso etiko eta demokratikoa

EAJ-PNVren presentziak maila guztietako erakundeetan ematen duen bermea defendatu du Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek, euskal gaien defentsarako momentuan alderdia izan baita, haren hitzetan, aurrera egiteko “fidagarritasuna eta eraginkortasuna erakutsi duen bakarra, “bere ibilbide luzean frogatu duen bezala”. 

Horretarako, EAJ-PNVk zutabe propioak dituela azpimarratu du Joseba Egibarrek: “konpromiso etiko, politiko eta demokratikoa herri proiektu abertzalea aurrera eramateko”. Alderdiak iraganean bere gaitasuna behin eta berriz frogatu duela-eta, etorkizun gehien duen alderdia ere badela aldarrikatu du Egibarrek, “belaunaldi ezberdinak batzen ditugulako, bai gure hauteslegoan eta baita gure hautagaien artean ere”. “Herri honek hazi egin behar du instituzionalki eta politikoki”, egin du apustu buru jeltzaleak. 

Hala, aurrera sendo egiteko dei irmoa egin du Egibarrek, “herri bat ezin baita saltoka eraiki eta geldi dagoenak atzera egiten duelako”. Hala, “EAJk badaki zeintzuk diren desafioak eta nola heldu behar zaizkien”. Konpromiso etikoan sakonduz, gizarte dimentsioan jarri du azpimarra Egibarrek, “herria ezagutu eta herritarrak errespetatzen dituena”, “herri honen etorkizuna benetan oinarri demokratiko politiko eta etikoetan sustatuz”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube