Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/18

Lezon egindakoa balioan jarriz, etorkizuna jomugan

Lezoko EAJk aldizkaria bidali du etxe guztietara legealdi honetan gauzatutako proiektu nagusiak balioan jarri eta bereziki, etorkizunera begirako egitasmoak ezagutzera emateko
Lezon egindakoa balioan jarriz, etorkizuna jomugan

EAJ-PNVk emandako hitza bete du eta hauteskunde programan jasotako proiektuak gauzatu ditu, bai Gipuzkoa mailan, baita Lezon ere. Aurrera eramandako proiektuen berri emateko eta bereziki, etorkizunera begira Lezoko EAJk proposatzen dituen lan ildo eta egitasmo nagusiak ezagutarazteko aldizkaria banatu da etxe guztietara. 

Jesus Mari Martiarena alkategaiak gidatutako taldeak lan bikaina egin du Lezoko Udalean. Horren lekuko dira aurrera eramandako hainbat eta hainbat proiektu, hala nola, zahartzaro aktibo eta osasuntsuasustatzeko abiarazitako ekimenak: kirol orientazio zerbitzua, kirola egiteko makinak kalean edota Aiton Borda zaharren egoitzaren berritzea.

Halaber, Gaxuxa emakume taldearen egoitza ere berritu da. Jarduera ekonomikoa sustatueta langabezian dauden herritarrei aukera berriak eskaintzeko urtero-urtero Enplegu Plana sustatzeaz gain, Iturringo industriagunearen beharrak aztertu eta hobekuntza lanak abiarazi dira. Kultura indartzekoere, egitaraua zabaldu, Gezalan aldagelak eraiki eta herriko taldeentzat kultur lokala egokitu da.

Aisialdi aukera berriak eskaintzeko, Herri Eskolako jolastokia estalida eta haur jolastokiak berritu dira. Irisgarritasuna hobetzekoere hainbat kale berritu, Elias Salaberria adibidez, espaloiak eta zebrabideak egokitu, Altamira auzora sarbidea hobetu eta herriko lehen igogailua eraiki da. 

Proposamen zehatzak Lezok aurrera egiten jarraitu dezan: 

Lezok nabarmen egin du hobera azken urteotan eta jeltzaleek ekindako bideari jarraipena eman nahi diote proposamen berriekin. 

Gauzak horrela, Jesus Marik gidatuko duen taldearentzat lehentasunezko gaiak izango dira: 

1.- Pertsonen ongizatea:gizarte zerbitzuak hobetu eta berriak eskaintzea (Anbulatorio berria) eta adineko pertsonen zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzea.

2.- Tokiko ekonomia eta enplegua:bertako produktuen salmenta, merkataritza eta ostalaritza bultzatzea eta industriaguneak egokitzen jarraitzea, enpresa berriak bertan koka daitezen lanpostu berriak sortzeko. 

3.- Herri atsegina eta irisgarria:igogailu berriak ezartzea Ijurkon, Altamiran eta Musika Eskolan, ibilbide irisgarriak sustatzea, trafikoa arautu eta aparkalekuak aztertzea.

4.- Nortasuna, kulturari eta euskarari lotuta:kultur sormena sustatzea, kultur jarduera babestea eta egitaraua zabaltzea. Euskaren aldeko urratsak egiten jarraitzea.

5.- Herritarren zerbitzura lanean:gobernu ona oinarri, herritar guztientzat lan egitea, gertutasunez, gardentasunez eta baliabideak eraginkortasunez kudeatuz. 

Ardatz horien baitan, Lezoko EAJ-PNVk zenbati proiektu eta egitasmo zehatz ere garatu ditu datozen urteei begira: 

_ Formazio  eta laneratze zentro berria gaitasun ezberdinak dituzten pertsonentzat edota bazterketa arriskuan daudenentzat. 

_ Arte Eskola berria eta kulturari lotutako lehiaketa berriak (musika eta arte lehiaketak)

_ Aisialdirako eta kirolerako eremu berriak: skate parka eta ur jolasak.  

_ Etxebizitza babestuak eta alokairurako diru-laguntzak gazteentzat.

_ Altamira auzoaren berritzea: parte hartze prozesuan jasotako proposamenak oinarri hartuta auzoa eta parkea berritu eta irisgarritasuna hobetzea bitarteko mekanikoak erabiliz.  

_ Arraitoki gunea eskuratzea aparkalekurako, kirol erabilerarako, zerbitzuetarako, kultur helburuetarako….

Jesus Mari Martiarena alkategaiaren hitzetan “proiektu berriekin Lezoren eta Lezoarren alde lanean jarraitu nahi dugu herritarrei aukera berriak eskaintzeko, gure herriaren etorkizuna bermatzeko, pertsonen beharrei egokitutako Lezo hobe bat eraikitzeko, herritarrei etorkizuna duen Lezo sendoago bat eskaintzeko”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube