Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/14

Beasaingo EAJ-PNVk bide ezberdinak jarri ditu herritarren eskura proposamenak egiteko

Aitor Aldasoro alkategaiak gogorarazi du beren herri proiektua talde lanean oinarritua dagoela eta beasaindarren proposamenak biltzen dituela eta kezka eta proposamen berriak jasotzea dutela helburu proiektu berriekin herritarren etorkizuneko erronkei erantzuten jarraitzeko
Beasaingo EAJ-PNVk bide ezberdinak jarri ditu herritarren eskura proposamenak egiteko

Beasaingo EAJ-PNVk denbora darama maiatzeko udal hauteskundeetarako programa lantzen. Aitor Aldasoro EAJ-PNVko alkateagaia eta bere taldeko kideak herriko eragile ezberdinekin biltzen ari dira eta ekindako bideari jarraipena emateko helburuarekin lan ardatzak ere finkatu dituzte, hautagaitza taldearen aurkezpenean adierazi modura.

 “Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, herritarrei aukera berriak eskaintzeko eta etorkizuneko Beasain eraikitzen jarraitzeko, orain artean ezarritako lan ildo nagusiei bide emango diegu, proiektu berriekin, behar eta eskakizun berriei erantzuteko, “pertsonak ardatz hartuta” adierazi du Aldasoro alkateagaiak. Gauzak horrela, datozen urteetan ere lehentasunezko gaiak eta lan ildo nagusiak izango dira:

Tokiko jarduera ekonomikoa eta enplegua:  ekimen berrien bitartez ekintzailetza, formakuntza, merkataritza, industria eta lehen sektorea indartu.

•Gizarte politika eraginkorrak eta adineko pertsonen ongizatea: gizarte zerbitzuak hobetu eta berriak martxan jarri, prebentzioari garrantzia eman eta bakardadeari aurre egiteko programa ezberdinak abiarazi eta baita parekidetasuna eta elkarbizitza sustatu.

•Herri nortasunari lotuta, kirola, kultura eta euskara sustatzea: herritarrei aukera berriak eskainiz, Beasain herri biziagoa izan dadin lortzeko.

•Herri atsegina eta irisgarria eraikitzen jarraitzea, herriaren garapena ziurtatzeko urratsak eginez eta ingurune naturala babestuz; pertsonak erdigunean kokatu, hirigintza jasangarri baten alde egin, mantenu lanei garrantzia eman,  kalitatezko zerbitzuak bermatu eta berriak ezartzeko aukerak landu, landa auzoak ahaztu gabe.

•Gobernu ona, kudeaketa eraginkorra, gertutasuna eta partaidetza oinarri hartuta: eraginkorragoak izaten lagunduko diguten tresna berriak martxan jarri.

Aldasorok eta bere taldeak argi dute etorkizunean zer nolako Beasain eskaini nahi dieten herritarrei eta bide hori beasaindarrekin elkarlanean egin nahi dute.  Halaber, Aldosorok azpimarratu du talde lanean oinarritutako proiektua dela eta izan dela beti, jeltzaleek beasaindarrei aurkeztutakoa, herritarren proposamenak eta beharrak jasotzen dituena, alegia. Horregatik, “dagoeneko hainbat eragilerekin bildu gara, baina herritar norbanakoari ere aukera eman nahi diogu ekarpenak egiteko, proposamenak helarazteko edota beren iritzi eta kezkak jakinarazteko”esan du. Martxoan zehar beasaindarrek beren eskura jarritako bide ezberdinak erabili ahal izango dituzte ekarpenak egiteko:

Posta elektronikoa: beasain@eaj-pnv.eus

Facebook: @eajpnvbeasain

Twitter: @eajpnvbeasain

Batzokia: Kale Nagusia 21

Telefonoa: 943 88 36 16

Amaitzeko, Aitor Aldasoro alkategaiak, proposamenak eginez proiektuan parte hartzera gonbidatu eta animatu ditu herritarrak, guztien artean etorkizuneko Beasain definitu eta eraikitzeko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube