Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/13

Proposamenak egiteko aukera zabalik

Tolosako EAJ-PNVK otsailean Zurekin aldizkaria bidali zuen etxe guztietara eta bertan herritarrei datozen udal hauteskundeetarako programa osatzeko proposamenak egiteko aukera luzatu zitzaien. Oraindik ere ekarpenak egiteko aukera dago posta elektroniko, sare sozial eta whatsapp bidez.
Proposamenak egiteko aukera zabalik

Tolosako EAJ-PNVk denbora darama maiatzeko udal hauteskundeetarako programa lantzen. Dagoeneko zehaztuak dituzte programaren ardatz nagusiak eta datozen urteetarako proiektu estrategikoak etorkizuna duen Tolosa eraikitzen jarraitzeko asmoz.

Gauzak horrela, ekindako bideari jarraipena emateko eta proiektu berriekin, etorkizuneko erronkei aurre egiteko,  5 lehentasunezko gai eta ardatz definitu dituzte Olatz Peon Ormazabal alkategaiak eta bere lan taldeak:

  1. Tolosarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea: osasun prebentzioa, zahartzaroa, parekidetasuna, integrazioa, gizarte zerbitzuak hobetu eta berriak martxan jartzea, alokairu soziala eta kirol jarduera sustatzea lehentasunezkoak izango dira.
  2. Tokiko ekonomia eta kalitatezko enplegua sustatzea: kalitatezko enplegua, tokiko merkataritza, industria eta lehen sektorea indartzea, larunbateroko azokak eta bereziak sustatzea, coworking-a eta turismoa indartzen jarraitzea ere bai.
  3. Herri atseginagoa eskaintzea, beharrezkoak diren azpiegiturak bermatuz: kaleen eraberritzearekin jarraitzeko asmoa dute jeltzaleek, oinezkoei lehentasuna emanez eta kaleak irisgarriagoak eginez, tokiko merkataritza eta jarduera ekonomikoa ere sustatzeko.
  4. Gure ingurua eta nortasuna zaintzea, euskara sustatuz: eskolatik kanpo ere esparru ezberdinetan euskara sustatzeari lehentasuna emango zaio, baita mugikortasun jasangarria bultzatzeari, eraginkortasun energetikoaren alde egiteari eta sentsibilizazioa eta kontzientziazio kanpainak  berriak abiarazteri ere.
  5. Gobernu ona eta parte hartzea oinarri hartuta lan egitea.

Halaber, zenbait proiektu ere lehenetsi dituzte datozen urteei begira, horien artean ditugu: Rondilla kalearen berritzea; Zumardi txikia herritarrentzat berreskuratzeko proiektua herritarrekin garatzea, aparkaleku arazoari irtenbidea emanez; Elosegi parkea herritarren eskura jartzea; azpiegitura soziokulturalei buruzko txostena oinarri hartuta ekipamenduak egokitu eta zerbitzuak hobetu edota berriak martxan jartzea; Gorriti inguruan eta San Esteban auzoan urratsak egiten jarraitzea eremu biak berurbanizatzeko;  herritarren arrreta zerbitzua hobetzen jarraitzea, partaidetza sustatzea eta bereziki, gizarte zerbitzuak hobetu eta berriak eskaintzeko bideak jorratzea.

“Pertsonak dira guretzat garrantzitsuena, eta gure helburu nagusia da Tolosak aurrera egiten jarraitzea, herritarrekin elkarlanean eta herritarrengandik gertu lan eginez, tolosarren benetako behar eta eskariei erantzuteko eta horretarako, tolosarrei gure proposamen eta proiektuari ekarpenak eta iradokizunak egiteko edota beren kezkak helarazteko aukera eman nahi diegu” adierazi du Olatz Peon Ormazabalek.

Alkategaiak jakinarazi du Tolosarrek martxoa bitarte egin ahal izango dituztela beren proposamenak, datozen asteetan programa ixteko eta orrazteko asmoa dutelako. Ondorengo bideak erabili ditzakete herritarrek proiektuari ekarpenak egin edota beren iritziak eta proposamenak helarazteko:

Posta elektronikoa: emanbideatolosari@gmail.com

Facebook: @eajpnvtolosa

Twitter: @eajtolosa

Whatsapp: 688 62 52 30

Batzokia: Inpernu kalea, 3

“Proposamenak eginez gure proiektuan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditut tolosarrak, elkarrekin eta elkarlanean Tolosa hobe bat, sendoago bat eta etorkizuna duen Tolosa eraiki dezagun” amaitu du Olatz Peon Ormazabal alkategaiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube