Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/21

PPk Estatutuaren aurkako alderdi gisa dihardu, legez kanpo eta sistema demokratikotik kanpo jartzen du bere burua

EAJ-PNV taldeak EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin batera izenpetu duen adierazpenean, mozioa gaitzesteaz gain exijitzen da Gernikako Estatutua osorik betetzea eta bete gabe dauden eskuduntza guztien transferentzia presaz burutzea
PPk Estatutuaren aurkako alderdi gisa dihardu, legez kanpo eta sistema demokratikotik kanpo jartzen du bere burua

Joseba Egibarrek, Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren bozeramaileak, adierazi du PPk bere burua legez kanpo eta sistema demokratikotik kanpo jarri duela, Senatuan mozio bat sustatu baitu Gernikako Estatutuan aurreikusitako transferentzien kontra, Euskadira eskualdatzeke daudenak. “PPk dio Estatutuak jasotzen duena jasotzen duen arren eta esaten duena esaten duela, ez dela beteko. Horrek esan nahi du legea urratuko dela. Azken finean, haiek dira legetik at geratu direnak” . 

Gogoratu du Alianza Popular alderdiak Gernikako Estatutuaren aurka bozkatu zuela, eta esan du popularrenmozioa ez dela sorpresa bat, inondik inora ere.

 “Egia da ez dela ezustekoa, orain azaldu duten arren. Baina oso larria da borondate politiko zehatz bat adierazten duelako, mozio hori loteslea izan ez arren. Kualitatiboki garrantzitsua da PPk ezetz  horrekin bat egitea,Estatutua ez betetzeko jarrera politikoarekin,alegia. Hortik dator horren larria izatea” . 

Egibarrek nabarmendu duenez, onartu eta 39 urte igaro ondoren, Gernikako Estatutuak betetzeke jarraitzen du. Hori dela eta, ondorioztatu du gaur egungo espainiar Gorteek ez luketela 79ko testua onartuko. 

Eusko Legebiltzarrean PPk bultzatu duen mozioa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartzerik egon ez denez, Euzko Abertzaleak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos  legebiltzar taldeek izenpetu duten testuan exijitzen dute “Gernikako Estatutua osorik betetzea- derrigorrez bete behar den legea delako- eta EAEko erakundeetara presa osoz transferitzea bete gabe dauden eskuduntza guztiak, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa  eta espetxeen antolaketa,erregimena eta funtzionamendua barne”. Agiria izenpetu duten taldeentzat, Senatuan egin den adierazpenak agerian uzten du “Konstituzioan jasotako lurralde eredua agortuta dagoela eta eredu berria diseinatu behar dela Estatuaren nazio aniztasunean eta hiritargoak askatasunez eta bakean adierazitako borondate demokratikoari zor zaion errespetuan oinarrituta”. 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube