Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/14

Foru Aldundiak Gipuzkoako berdintasuneko agenda politiko berria sendotu du Tolosako nazioarteko kongresuan

Markel Olano diputatu nagusiak eta Olatz Peon Tolosako alkateak irekiera eman diote gaur goizean Feminismoa 4.0: Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna nazioarteko kongresuari, Tolosako Leidor Aretoan gaur abiatu dena eta bihar arte iraungo duena, Europa mailan erreferente diren aditu talde baten parte hartzearekin eta bostehundik gora pertsonekin.
Foru Aldundiak Gipuzkoako berdintasuneko agenda politiko berria sendotu du Tolosako nazioarteko kongresuan

Olanok “berdintasun progresistaren” politikan “mugarri berritzat” jo du ekitaldia, eta bertan azken urteetan gizarte zein mundu mailan indar berrituz azaleratu diren berdintasunaren aldeko eskaera sozialen inguruko azterketa egiten ari dira.

 Diputatu nagusiak azpimarratu duenez, Aldundiak bere “ekarpena” egin nahi du kongresu honekin, hausnarketarako eta topaketarako elkargune bat eskainiz, “bidea irekiko duena” agenda publikoan aurrerapausoak ematen jarraitzeko “Gipuzkoako etorkizuna sendotuko duen emakume eta gizonen berdintasunaren alde”. “Europan desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat bilakatu nahi dugu Gipuzkoa, gizarte, hizkuntza eta genero arloetan. Eta, gurea den bezalako lurralde industrialean, helburu horrek arlo ekonomikoan du pisua. Emakumeen eta gizonezkoen berdintasunean, bereziki”, gehitu du. Bestalde, Olatz Peonek adierazi duenez, “Tolosa herri berdinzalea da, honelako nazioarteko kongresu bat hartzeko herri aproposa, mota orotako berdintasunaren alde herri osoak egin duen lanketarengatik”.

Emakume eta gizonen berdintasuna politiken “lehen lerroan” egoteko legealdi osoan aldundiak hartutako “konpromisoa” azpimarratu du Olanok bere hitzaldian. Aldundiak berdintasunaren alorrean lortu dituen mugarrien artean, diputatu nagusiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren bitartez egin den lana azpimarratu du, eta horren bitartez lurraldeko “erronka sozial eta ekonomikoei” aurre egin izana, gizarte zibilarekin lankidetzan. Lurraldeko 30 enpresek, aldundiaren babesarekin, “berdintasunaren eta kontziliazio erantzukidearen” aldeko “politika eta ekimenak” sustatu dituzte. Egitasmo horri esker, 2.500 langile baino gehiagok parte hartu dute arlo honetako “proiektu pilotuetan”, “soldata arraila murriztea” edota “goi-karguetan emakumeen” presentzia areagotzea helburu dituzten proiektuetan, besteak beste. “Hortik abiatuta, Erantzukide Sarea eratu dugu, Gipuzkoako enpresetara modu masiboan zabaltzeko kontziliazio erantzukidea ardatz duten proiektu pilotuak”, zehaztu du diputatu nagusiak.

Berdintasunari dagokionez, indarkeria matxista izan da Aldundiaren beste “lehentasunetako bat”, eta horren harira, legealdi honetan Foru Aldundiak lurraldeko udalekin adostutako erantzun publiko instituzionalerako protokolo aitzindarian jarri du azpimarra Olanok. Egindako lanari esker “gizarte sentsibilizazio kultura” baten eraikuntzan “aurrerapausoa” eman dela esan du, erasoen aurrean “zero tolerantzia” ahalbidetzeko, lurralde mailako “erantzun homogeneoa” emateko baliabideak eskaintzeko eta indarkeria sexistaren biktimei aitorpena egin eta erreparaziorako mekanismoak garatzeko. Duela gutxira arte esparru publikoan “ikusezina” zen errealitate batez jabetuta, “eraldaketa kultural oso bat” ekarriko duen “aldaketa” baten beharraren alde agertu da diputatu nagusia. Foru arduradunak konpromisoa hartu du aldaketa horrekin berdintasunaren aldeko politika gehiago eta hobeak garatzeko, indarkeria matxistaren kontra.

Bestalde, Peonek gogorarazi du Tolosak 2007an sinatu zuen “emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten berdintasunerako Europako gutuna, emakume eta gizonen berdintasunaren printzipioaren inguruko jarrera publikoa hartuz, pertsona guztien oinarrizko eskubidea dena eta baita demokraziarako funtsezko balioa ere". “Eta horretan eragin behar dugu tokian tokiko administrazioek; udalek edo Foru Aldundiak, kasu”, gehitu du Peonek. “Berdintasun mota oro” sustatu eta bermatzea da “gure eguneroko jarduna”, jarraitu du. Hiru dira Tolosako Udalaren lan ildoak: herritarren ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena; gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea; eta indarkeria sexista identifikatzeko, “prebenitzeko eta desagerrarazteko” lan egitea.

Ardatz estrategikoak irudikatuz

Bi egunez egingo den nazioarteko topaketa honetan, mugimendu honen zenbait irakurketa sozial eskainiko dituzte adituek, ekonomia, politika publikoak, zaintza lanak, indarkeria matxista ala agenda feminista globala aintzat hartuz. Kongresuak gainera modu berezian jarriko du fokua Berdintasun Organoak urte hauetan landu dituen ildo estrategikoen gainean: emakumeen kontrako indarkeria, kontziliazio erantzunkidea eta tokiko administrazioko lana.

Ponentzia nagusietan parte hartuko duten adituak dira: Rosa Cobo (A Coruñako Unibertsitateko irakaslea, Espainia), Antonella Picchio (Modena e Reggio Emilia Unibertsitatea, Italia), Angela O’Hagan, Glasgow Caledonian University, Eskozia) eta Teresa Torns (Universidad Autónoma de Barcelona, Katalunia). Ponentzien osagarri, Euskadi eta Estatu mailako mugimendu feministako, eragile sozialetako, enpresa munduko, politikako eta administrazio publikoko pertsona nabarmenek hainbat paneletan hartuko dute parte.

Bere ponentzian, Rosa Cobok azaldu du zer diren berdintasun politika publikoak, zein filosofiak bultzatzen dituen eta mugimendu feministarekiko lotura estua dutela. Besteak beste, laguntza hutsean oinarritutako politiken eta ber­dintasun politika publikoen arteko bereizketa egin du. Baita nabarmendu ere berdintasun politikek igarotako fase desberdinak, 60ko hamarkadan munduko zenbait leku­tan aplikatzen hasi zirenetik. Amaitzeko, doktoreak feminismoak politika publikoetan izandako betekizu­na eta egungo egoera aztertu ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube