Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/06

Ana Leunda izango da Irurako alkatetzarako EAJko hautagaia

Azken lau urte hauetan “elkarlanean” egindako lanarekin “harro” agertu da, EAJk “hitza bete” duela baina “oraindik egiteko asko” dagoela adierazi du.

Irurako EAJk egun alkate den Ana Leunda aukeratu bu berriro maiatzeko hauteskundeetan alkategai izateko. Azken lau urtean “Iruran aldaketa nabarmena” egon dela azaldu du Leundak: “emandako hitza bete dugu eta herritar guztien alde egin dugu lan”.

Gaur Iruran egin den aurkezpenean, Leundarekin batera izan da Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar, eta lan-taldeak hartutako konpromisoa eskertzeaz gain, “Irurak behar zuen aldaketa gauzatu dela” azpimarratu du. Azken hamarkadetan EAJk “ikuspegi politiko, demokratiko eta etiko batetik ziurtatu du modu egokienean gure herriaren etorkizuna” gehitu du Egibarrek, “Nazioa behetik gora eraikitzen delako, herrietatik hasita”.

Duela lau urte bezala, “ilusio handiarekin, gogotsu eta lanerako prest” agertu da Leunda, eta alkate izatearen esperientzia bere gain duela, “iruratar ororen ongizatea bermatzen jarraitzea” helburu izango duela azpimarratu du. Alderdiak eta alderdikideek bere gain berriro jarritako konfiantza eskertu du eta ardura hau hartzea “ohore bat” dela azaldu du.

Hiru ardatzetan oinarritutako gestioa eraman du aurrera Irurako udalak azken lau urtean, “hemendik aurrera indartzen eta garatzen jarraituko” dituzten alorrak: ekonomiaren indarberritzea, gizarte politiketan sakontzea eta hirigintzan proiektu zehatzak aurrera eramatea. Irurako ekonomiaren indarberritzeari dagokionean, merkataritza proiektu berriak sustatzeaz gain, herriko enpresekin harremanak berreskuratu dituzte; gizarte politiken arloan, adin guztietako iruratarrentzat ekintzak ugaritu dituzte; eta hirigintzari dagokionean, “begi bistako hobekuntzak” gauzatu dituzte Iruran: espaloietan, aparkalekuetan, hilerrian, haureskola berrian, etab.

“Egindako lanarekin harro gaude, azken lau urte hauek oparoak izan dira, baina egiteko asko dago oraindik”, azaldu du Ana Leundak. “Datozen lau urteetan orain arte egindakoan sakonduko dugu eta Irurako etorkizuneko erronkei erantzungo dieten proiektuak jarritko ditugu martxan”. EAJko lan-taldeak helburu berdinarekin egingo du aurrera: “Iruratar guztion ongizatearen alde. Berdintasuna, zahartzaro osasuntsua, kalitatezko enplegua, merkataritza, ingurumena, euskara, kultura, kirola… dira etorkizunean ere, elkarrekin eta elkarlanean, Irura indartsuago baten alde landuko ditugun gaiak”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube