Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/05

EAJ-PNVk Itxasori eskatu dio Illunbe berritzeko proiektua diruz-laguntzeko

Talde jeltzaleak Foru Aldundiaren Kirol departamentuari eskatu dio Donostia Arena erabilera anitzerako instalazioa bihurtzen eta instalazio horren jasangarritasun finantzarioa bermatzen laguntzeko
EAJ-PNVk Itxasori eskatu dio Illunbe berritzeko proiektua diruz-laguntzeko

Donostiako Udaleko EAJ-PNVren Udal taldeak Kiroletako foru-diputatuari eskatu dio Illunbe erabilera anitzerako instalazioa izan dadin inplikatzeko, hain zuzen ere, kirol- zein kultur-ekintzak hartuko duen instalazioa.  

Behin Kirol eta Kultura foru diputatuaren proposamena ezagututa, hain zuzen ere, Donostian erabilera anitzerako instalazio berria egiteko proposamena, EAJ-PNVren Udal taldeak begi onez ikusi du Foru Aldundiaren borondatea hiriko kirol- zein kultura-instalazioetan inbertsioak egiteko.   

Horiek horrela, EAJ-PNVk Foru Aldundiari eskatu dio, Donostia Arena berritzeko proiektua diruz-laguntzeko, erabilera anitzerako instalazioan bihurtzeko, eta gogorarazi du, Udalak urteak daramatzala lanean proiektu hori gauzatzeko. 

Talde jeltzalearen iritziz, Donostiak erabilera anitzerako gunea behar du gizonen eta emakumeen kiroletarako, baita beste hainbat ekitaldi egiteko ere, esaterako, tamaina ertaineko kontzertuak. Instalazio honek emango lukeen zerbitzua Gipuzkoa osoari eragingo lioke, eta ondorioz, Foru Aldundiari diruz-laguntzeko eskatzea guztiz logikoa da. 

Era berean, EAJ-PNVren Udal taldeak adierazi du, Kirol Patronatuak hilabeteak daramatzala Illunbe egokitzeko eta ekitaldi ezberdinak hartzeko gauza izateko proiektua lantzen, hiriak beste hainbat lekutako erabilera anitzerako instalazioa izateko.   

EAJ-PNVren ustez, beharrezkoa da Illunberen etorkizuna eta jasangarritasuna argitzea, izan ere, egun instalazioa defizitarioa da, eta kostu hori Udalak bere gain hartzen du. Hori dela-eta, Foru aldundiaren inplikazio ekonomikoa funtsezkoa da, bai instalazioa berritzeko, bai instalazioaren etorkizuna bermatzeko, izan ere, hiriak ezin du bere gain hartu instalazio berri bat jasangarritasun finantzarioa zein Illunbe beraren jasangarritasuna bermatu gabe.

EAJ-PNVk gogorarazi du, Donostia Arenak 9.000 eserleku dituela eta, bertan, hainbat ekitaldi egiten direla (saskibaloia, kontzertuak eta beste hainbat jarduera). Eta baldin eta instalazioa egoki berrituko balitz, Donostiak erabilera anitzerako instalazioa izango luke. Horretarako, baldin eta Udalak Foru Aldundiaren laguntza izango balu, arrazoizko inbertsioa egin beharko luke. 

EAJ-PNVk espero du Donostiako azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko Kiroletako foru diputatuaren proposamena serioa izatea, eta inplikazio ekonomikoa izatea. Izan ere, horrela ez balitz, hauteskundeei begirako proposamen alderdikoian oinarritutako azalkeria izango litzateke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube