Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/04

Donostiako Udalak 2018ko ekitaldia itxi du 3,9 milioi euroko superabitarekin

Eneko Goia alkateak azpimarratu du, Udalaren finantza- eta ekonomia-egoera ona dela, eta segidako helburuak bete dituela: aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.
Eneko Goia

Donostiako Udalak 2018ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du. Eta ekitaldiaren emaitza segidakoa da: 3,9 milioi euroko superabita.  

Zifra hau soilik Udalaren aurrekontu-ekitaldiarena da eta, beraz, ez ditu kontuan hartzen Udalaren mendekoak diren 14 udal-elkarte eta -sozietateak. Elkarte eta sozietateek kontuak administrazio kontseiluetan aurkeztuko dituzte. Hala ere, esan beharra dago, udal-elkarte eta -sozietateek ez zutela defizitik abenduaren 31n. Behin likidazio guztiak onartuta, kontu orokorra osatuko da eta, bertan, Udalaren eta elkarte eta sozietateen emaitzak egongo dira. 

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak 2018ko likidazioaren emaitzaren aurkezpena egin dute. 

Diru-sarrera arruntak 

Udalak aurreikusitakoa baino 10,8 milioi euro gehiago jaso ditu, eta horietatik, 4,9 milioi Udalak Finantzatzeko Foru Funtsatik datoz.

Gainera, Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergatik 1,9 milioi euro gehiago jaso ditu.  Zerga honek hiru kuota desberdin ditu, jardueraren arabera: udal-kuota, lurralde-kuota eta estatu-kuota. Eta kasu honetan lurralde- eta estatu-kuotetatik izandako diru-sarrerak izan dira igoeraren arrazoia.

Halaber, Udalak OHZ-tik 0,6 milioi euro gehiago jaso ditu. Eta, era berean, hondakinak jasotzeko tasatik izandako diru-sarrerak 0,5 milioi euro handiagoak izan dira. Eta azken honen arrazoia da, alde batetik, hondakin gehien sortzen duten horiei tarifa igo izana, eta bestetik, pisu turistikoek jarduera ekonomiko bezala ordaintzen dutela tasa, eta ez ordea, etxe arrunta balira bezala.  

Aparteko diru-sarrerak eta funtsen erreserba  

Atal honetan azpimarratu behar da, Udalak aurreikusitakoa baino 26 milioi euro gutxiago jaso dituela. Eta arrazoia honakoa da: Illunbe eta Udalak Etxegintzari saldu beharreko etxebizitzak - azken hauek, 2019an salduko dizkio -. 

Dena den, Donostiako Udalak diru kopuru bat erreserbatu egiten du, baldin eta sortu dituen diru-sarrera guztiak kobratzen ez baditu baliabideak izateko. Eta hau garrantzitsua da defizita ez izateko, izan ere, baldin eta aurreikusitako diru-sarrerak bertan behera gelditzen badira, gastua mantentzen bada eta erreserba hori egiten ez bada defizita egon liteke.  

Horren harian, Udalak 20,6 milioi euroko erreserba egin du, eta horrek bermatzen du hornitzaileek fakturak batez beste 39 egunetan kobratu ahal izatea. 

Gastu arruntak eta inbertsioak 

Bestalde, iazko ekitaldian gastu arrunta aurreikusitakoa baino 5,6 milioi euro txikiagoa izan da  - 2,1 pertsonal gastutan, 2,5 funtzionamendu gastutan, 0,5 diru-laguntzatan, eta 0,4 kreditu globalean -. 

Inbertsioei  buruz, Udalak aurreikusitakoa baino 16,4 milioi euro gutxiago gastatu ditu, batez ere, lanek kostu txikiagoa izan dutelako edota exekuzioa atzeratu delako, besteak beste, Eskuzaitzetako hirigintza-lanak, Iztuetako biaduktuaren inguruko hirigintza-lanak, Loiolako Ibilibidea, Altzako kiroldegia, hockey zelaia edo Zuberoa plazako estalkia eta hirgintza-lanak. 

Gainera, 2019ko ekitaldian pendiente zeuden 80,9 milioi euroko inbertsioak sartu dira. Horietatik, 61,8 milioi euro (%77) esleituta dauden eta burutzen ari diren proiektuak edo lizitazioan dauden eta laster esleituko diren proiektuak dira. Eta, berriz, gainerako 19,1 milioi euroak, laster martxan jarriko diren proiektuak dira, eta besteak beste, segidakoak: Altzako kiroldegiaren 2.fasea; Gizarteratze zerbitzuaren etxe eta lokalen berritzeak; hainbat kaletako asfaltatze lanak; Martin Santos plazaren estalkia; Ikasketa plaza; eta ur eta saneamendu sareetan hobekuntzak. 

Aurrezkia, zorpetzea eta aurrekontu-egonkortasuna

2018ko likidazioak, halaber, inbertsioak finantzatzeko aurrezkia lortu du. Guztira, 9 milioi euroko aurrezkiak bideratu dira inbertsioak egitera, aurreikusita baino 3 milioi euro gehiago. 

Gainera, Udalak arrazoizko zorpetze maila du. Finantza-entitateei itzuli beharreko zorra 107,5 milioi eurokoa da, hau da, 2017ko abenduaren 31ren zifra bera. Eta zifra honek diru-sarrera arrunten %33,37 ordezkatzen du. Gogoratu behar da, Europako Batasunak gai honetan 2020rako ezarri duen limitea %70 dela.

Horrenbestez, Udalak 2018an aurrekontu-egonkortasunaren helburua bete du, baita gastu arauaren helburua ere. Izan ere, Udalak 204,2 milioi euroko gastua egin zezakeen eta urtea amaitu du 190,4 milioi euroko gastuarekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube