Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/01/29

Josune Urkola izango da EAJen hautagaia Usurbilgo alkatetzarako

Josune Urkola izango da EAJren hautagaia Usurbilgo alkatetzarako datorren maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan. Urkolak berriro burutuko du alderdi jeltzaleak osatutako gizon-emakume taldea “usurbildarren ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin”.
Josune Urkola

Egun, hautagai jeltzalea bere udal  taldeko bozeramailea eta Ogasuneko, Hezkuntzako, Euskara, Kultura eta Gazteriako, Parekidetasuneko, Pertsonaleko, Nekazaritza eta Ingurumeneko eta Gizarte Zerbitzuetako udal batzordeetako partaidea da. Urkolaren esanetan lau urte hauetan udal lanetan aritzeak “udalaren funtzionamendua eta usurbildarren benetako beharrak ezagutzeko aukera eman dit”. 

Ildo horretan honakoa gogoratu du: “gure taldeak beste gaien artean Zumarte musika eskolaren proiektua, Gureak eta Elkar enpresak  Zapategi eremuan kokatzeko ekintza,instalazio estali bat eraikitzea kirolak zein aisialdirako soinketak egiteko eta Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoa eraiki dezan  zoru eskaintza planteatu edota babestu ditugu. Halaber Erroizpe iturburuko instalazioak berritzea eta bere kudeaketa Añarberen eskura pasatzea, aire kalitatea neurtzeko kabina jartzea eta usurbildar guztiontzako diren ekintzetan eta jaietan kutsu politikoa alde batera uztea defendatu ditugu”. 

Maiatzeko udal hauteskundeei begira, Urkolak aurreratu du hautagaien zerrenda osatzen ari direla eta honekin batera “Usurbilgo ekonomia  zein kultura arloko eta gizarte eragileekin datorren urteetara begira herriak izango dituen erronkak kontrastatzen ari gara.  Ekarpen horiekin gure gobernu programa osatu eta usurbildarrei aurkeztuko diegu” azpimarratu du.    

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube