Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/12/23

Eibarko EAJ-PNVk agortutzat eman du agintaldia eta prest agertu da Alkatetza hartzeko

Mendicute alkategaiaren iritziz, “falta diren 155 egunotan ez dira hiri-erronkak konponduko” eta, hortaz, “ilusioa sortzea da gure erronka, Alkatetzan erreleboa hartzeko”. Gauza bakarra eskatu diete jeltzaleek sozialistei: “bete gabeko akordioak aurrekontuan jasotzea”, izan ere, “Eibarrek dituen premiak dira, gobernuan edozein egonda ere”.
Eibar

Josu Mendicute Rodriguez Eibarko 2019ko EAJ-PNVren Alkategaiak uste du 2015-2019 agintaldia “agortuta dagoela arrakasta handirik antzeman gabe”, eta beraz, agintaldia amaitzeko 155 egun falta direnean, “ez dituzte hiri-erronkak konponduko”. Alkategai abertzaleak ez du behar besteko kudeaketa-gaitasunik ikusten proiektu estrategikorik gauzatzeko, Eibarrek aurrera egin dezan “eibartarren gehiengo zabalak nahi duen mailan eta abiaduran”. Gaineratu duenez, enplegu gehiago eta hobea sortzeko hainbat akordio lortu dituzte EAJk eta PSEk agintaldian zehar, eta horietatik asko ere gauzatzeke daude. 

Kontestu horretan, jeltzaleek ez diote zentzurik ikusten 2019rako proiektu berriak negoziatzeari. Ondorioz, bete gabeko akordioak aurrekontuan berriro sartzea exijitu dute, guztira 2,7 milioi euro; beste 340.000 euro aurrekontuan jaso bai baina diru gehiago behar duten ekimenentzat, eta 50.000 euro baino ez, proiektu berrientzat. “Funtsean, Rialtoko Merkatu Plazari gutxieneko duintasuna emateko”.  

Mendicutek aitortu duenez, “den-dena ez da gaizki egin. Gauza batzuk egin egin dira, batzuk ondo ta beste batzuk ez horren ondo, eta beste asko ez dira egin. Uste dugu emandako hitza bete egin behar dela. Eta horixe da nahi duguna: betetzeke dauden akordioak aurrekontuan jasotzea, maiatzetik aurrera betetzeko, bata edo bestea izan alkate”. 

Alkatetzarako hautagaiak aitortu du “aurrekontua adostea ona litzakeela”. Horrela, “eibartarrek errelebo demokratiko baten alde egiten baldin badute, egin beharrekoetan gutxieneko akordio bate gongo da”. Era berean, itxaropena adierazi du aurkeztutako proposamenak ondo hartu ditzaten Udalean. “PSOErekin adostutako kontuak dira, eta beraz, osorik onartzea da lojikoena”, adierazi du, eta gaineratu du ez diela akordiorako aterik ixten EH Bilduri eta Irabaziri. “Eibar hobetzea da helburua, enplegu gehiago eta hobea sortzea. Adostasunik zabalenak bilatuko ditugu beti, Eibarrek aurrera  egin dezan eibartarrok merezi duten abiaduran”. 

Zifrak

Inbertsio proposamenak: 

  • Bete gabeko akordioak betetzeko: 2.772.500€
  • PNV-PSE akordioei bultzada handiagoa emateko: 340.000€
  • Premiazko proposamen berriak: 50.000€

Finantzazio-iturriak:

  • Kreditu orokorra (Alkatetzaren gastuen partida): 600.000€
  • Hiri inguruen hobekuntza (definitu gabeko obren partida): 1.995.000€
  • Obras txikiak: 150.000€
  • Asfaltatze lanak (kentzen da beste batzuk zehazteko): 377.500€ 

Hiri birgaitzea

EAJk berretsi egin du hiri-birgaitzerako eta ekonomiaren berreskuratzeko akordioak betetzeko beharra. Proposamenak aurrera egiten baldin badu, aparkalekuak egingo dira Aizarnan, Errekatxun, Urkizun eta Ibargainen; Ubitxa-San Kristobal irisgarritasun-proiektua gauzatuko da, eta berria egingo da Errekatxurako; espaloiak zabalduko dira Urkizun, Ibarkurutzen eta Errebalen; komun publikoak jarriko dira Txantxa Zelain eta anbulategi alboan, trafikoaren norantza aldatuko da Julian Etxeberria eta San Agustin kaleetan. Horiek guztiak 2016an eta 2018an EAJ-PNVk eta PSOEk adostutako ekimenak dira, eta gaur-gaurkoz, bete gabekoak. Guztira, 1,4 milioi euro. 

Ekonomia berraktibatzea 

Bete gabeko akordioen artean hainbat aipatu ditu EAJ-PNVk, ekonomiaren berraktibatzearen alorrean: Plan Estrategikoa abian jartzea, Polo Teknologikoaren Negozio Plana, enpresen Konpetentzien Mapeoa, Robotika eta Automatizaziorako ekintza-plana, eta Landa Garapeneko Plan Estrategikoa, guztira 600.000 euro. Horrez gain, abian jarritako hainbat ekimeni bultzada handiagoa proposatu dute (beste 340.000 euro): enpresentzako bono teknologikoa, kontrataziorako laguntzak, formakuntza, landaguneko azpiegiturak, ekintzaileentzako laguntzak eta Merkataritza Biziberritzeko Plana. Guztira, jeltzaleek milioi bat euro proposatu dituzte enplegu gehiago eta hobea sortzeko.  

Rialto duintzea 

EAJ-PNVk exijitu du berehala konpontzea Rialtoko Merkatu Plazan dauden arazoak. “Egoera tamalgarrian daude. Gutxienez ere, ur-filtrazioen eta argi-faltaren arazoak konpondu behar dira ahal bezain pronto”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube