Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/12/20

Donostiako Udalak 2019rako 467 milioi euroko aurrekontua onartu du

Donostiako Udalbatzak 2019rako aurrekontua onartu du, 2018ko proiektua baino %5 handiagoa. Lehen aldiz hiritarrek zuzenean parte-hartu ahal izan dute aurrekontuaren diseinuan, izan ere, 2,7 miloi euroren helmuga erabaki dute
Donostiako Udalak 2019rako 467 milioi euroko aurrekontua onartu du

Donostiako Udalbatzak 2018ko aurrekontua onartu du gaur. Udalbatzak, laugarren urtez jarraian onartu du aurrekontua abendu amaierarako. Udalak 467.446.690 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %5 gehiago. 

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du, Udalak aurrekontu orekatua izango duela, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean.

Dominguez-Macayak adierazi duenez, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %32koa den neurrian - 107,5 milioli euro-, “administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”. 

Era berean, adierazi du, Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo duela. Izan ere ohiko gastua %5,51 handituko da, kapital-gastua 116 milioi eurokoa izango da eta, ondorioz, Anoeta Estadioko inbertsioa kenduta - gogoan izan, Udalarentzat ez duela kosturik - inbertsioa iaz baino %11,85 handiagoa izango da.

Ogasun zinegotziak azaldu duenez, udal kontuek “diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute”, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, “ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan”. 

Horrekin batera, Udalak gastu sozialari eusten diola azpimarratu du Domínguez-Macayak, izan ere, aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, azaldu du laugarren urtez jarraian gizarte zentru zein zahar-etxeetan inbertsioak egingo direla, eta ikastetxeetan berritze lanak egiteko 833.000 euro egongo direla.

Ogasun arduradunak esan du Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, udal adminsitrazioa eguneratu eta berritzeko diru kopuru garrantzitsuak jaso dira, “herritarrei zerbitzu hobea emateko helburuz”. 

Gainera, Jaime Dominguez-Macayak azpimarratu du, donostiarrek zuzenean parte hartu ahal izan dutela aurrekontuaren diseinuan. Izan ere, lehen aldiz hiritarrek 2,7 milioi euroren helmuga erabaki ahal izan dute. Eta orain arten ez da horrelakorik egin. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube