Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/12/10

Eskubideen gunea arte instalazioa inauguratu dute Donostiako Aieteko parkean

Herritarrek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota dauden balioen eta eskubideen gainean gogoeta egiteko espazio bat izango dute
Eneko Goia

NBEk Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuenetik 70 urte bete direla eta, gaur, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean,Eneko GoiaDonostiako Alkateak Eskubideen guneainauguratu du Aieteko parkean.Harrespil itxurako instalazio artistiko-pedagogiko bat da, zeinak izan nahi duen aldi berean omenaldi-oroitarri bat eta herritarrek nazioarteko dokumentu horretan jasota dauden balioen eta eskubideen gainean gogoeta egiteko ibilbide pedagogiko bat. Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza bat interpretatu dute elementu artistikoaren inguruan.

Alkateak nabarmendu duenez, “Eskubideen gunealanak alderdi pedagogikoa eransten dio Aieteko parkeari, osatu egiten baititu parkea giza eskubideen informazio, sustapen, babes eta aitorpenerako espazio integral bilakatzen duten ibilbidea, piezak eta ekipamenduak".

Goiak gogora ekarri du “udal parke hau, Pierre Ducassek diseinatua, espazio egokiena dela instalazio hau ezartzeko, Aieten baitaude: Eskura-Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentroa, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean kokatua; Urte haietanizeneko eskultura, frankismoaren eta diktaduraren biktimen oroimenezkoa; Ana Frankek, holokaustoaren biktima izandakoak, bere babeslekutik ikusten zuen zuhaitzaren kimua; giza eskubideetan espezializatutako Kultur Etxea, eta Ipuinen Etxea, eskola umeekin balioetan oinarritutako heziketa lantzeko baliabideak dituena”.

Era berean, alkateak azaldu duenez, “laster ideia lehiaketa bat iragarriko da, helburutzat izango duena holokaustoaren biktimak oroitzea, bereziki deportatu eta nazien kontzentrazio esparrutan sartu zituzten 21 pertsonak". 

Lan honek buru eman dio Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, hiru euskal hiriburuetako udalek, Eudelek eta UPV/EHUk sustatutako “Eskerrak giza eskubideei" kanpainari; kanpaina horren helburua izan da giza eskubideen babesa eta sustapena bultzatzea, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuenetik 7 hamarkada igaro diren honetan. 

Eskubideen gunea 

Eskubideen guneametalezko 30 panel zurik osatzen dute, eta horietan ziriz idatzita daude Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikulu guztiak, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez; aurkezpen modulu bat ere badu, non jasota dagoen hitzaurrea.Panelek 9 metroko diametrodun zirkulu bat osatzen dute, gogora dakarkiguna harrespil bat (kultu elementu gisa eraikitako egitura megalitikoa); Kultur Etxearen eta Aieteko Jauregiaren alboan kokatuta dago. Liburu itxurako paneletan estanpatuta daude hainbat hizkuntza eta alfabetotan idatzitako hitzak, Adierazpenean aldarrikatzen diren balioak eta eskubideak irudikatzen dituztenak.  

Horrez gainera, erabilera anitzeko instalazio bat da; izan ere, gako hitz horiek eratzen dituzten hutsuneak proposamen artistikoen euskarri izan daitezke, hala nola erakusketen edo performanceen euskarri, giza eskubideak izanik ardatz nagusi, betiere.   Era berean, duen kokapenari esker, bakarkako edo taldeko ibilbideak egin daitezke, edo bisita gidatuak antolatu, eskola umeentzat edo herritar ororentzat. Modu harmoniatsuan integratzen da parkean, bai kokalekuagatik, bai erabilitako materialagatik eta koloreagatik.  

Lana Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Departamentuak antolatutako ideia lehiaketa baten emaitza izan da; lehiaketa hartan, Pudú arkitektura estudioko Iker Ordoñok eta Arantxa Satrustegik aurkeztutako proiektua izan zen irabazlea. 

Oroitzapenezko jarduerak

Instalazio horrez gain, Donostiako Udalak hainbat jarduera programatu ditu urte osoan zehar Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena gogoratzeko.  Hala, 30 artikuluak ezagutzera emateko kanpaina bat gauzatu zuen udal autobusetan, artikulu horiek EIDE-Euskadiko Diseinugileen Elkarteko profesionalek sortutako kartelekin ilustratuta. Kartel horiek guztiakGiza eskubideei begiradaizeneko erakusketan bildu ziren; UPV/EHUk antolatutako erakusketa izan zen, eta Donostiako XVI. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan egon zen ikusgai. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube