Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/12/07

Irungo EAJ-PNV euskararen konpromiso errealaren alde agertu da

Abenduaren 3an, astelehena, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Irungo udala osatzen duten alderdi politikoek, adierazpen instituzionala onetsiz, etxean, kalean zein lanean euskara sustatzeko hitza eman zuten. "Hala ere, badira jada urteak talde politiko dezentek euskararen aldeko hitza ematen dutela, nahiz eta gero jardutean ez duten betetzen" azpimarratu du Irungo EAJ-PNVko udal taldeak.
Irungo EAJ-PNV euskararen konpromiso errealaren alde agertu da

Hain zuzen ere, Irungo EAJ-PNVk, "afera honetan ez zaigu batere ganorazkoa iruditzen, Udalak gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea helburu duen Euskaraldia bezalako ekimena babestea, eta Santanoren gobernu sozialistak iniziatiba, hiritarri begira ondo gelditzeko soilik erabili izana" adierazi du.

Halaber, Txanaleta plazan kokatu den "kontainerri" ere aipatu dute, "atzokoan Vía Irun proiektuaren, talde politiko guztiok elkarrekin egin dugun lanaren fruitu denaren, erakusketa argigarriaren inauguraziora gerturatzeko aukera izan genuen. Non Vía Irunen xehetasunak azaltzeaz gain, irundarrek beraien iritzia ere azaltzeko aukera izango duten" jakitera eman dute. Hala eta guztiz ere, jeltzaleek bertan aurkitu zituzten hainbat detaile nabarmendu nahi izan dituzte, "onartezina iruditzen zaigu, diru publikoarekin ordaintzen diren udal publizitate kanpaina hauetako euskarazko testuetan, akats gramatikalak egotea eta zoritxarrez horrela izan da oraingoan ere. Ez errore bakarra, ezta bi, ezta hiru ere… gehiago. Ulertezina da udalak dituen euskarriak eta erraztasunak kontuan izanda, hauek errotulu horiek berrikusteko ez erabiltzea, eta ez da lehen aldia".

Amaitzeko, Irungo EAJ-PNVk gogorarazi du "alkatea udal administrazio baten agintari politiko gorena da, udaletxe baten buru eta ordezkari, baina ikusitakoa ikusita, Santano alkateak ez du hirian bizi dugun errealitatea irudikatzeko ez ordezkatzeko asmorik". Era berean, taldeak galdera batzuk ere mahai gaineratu ditu, "hori al da Santano jaunak eta gobernu sozialistak euskararekin duten konpromisoa? Non geratu da Euskaraldia? Hori al da beste hiriei erakutsi nahi diegun Irunen irudia? Guk argi daukagu hori ez dela gure egiteko modua, alkate eta alderdi politiko batek esateaz gain, esaten duena ekintza bitartez frogatu behar duela uste dugu. Eta hori da gure konpromisoa, guztion onerako hizkuntza-politikekiko benetako konpromisoa, Irun erreferentziazko hiria bihurtu dadin".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube