Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/11/13

EAJren ekimenez, hegaldiak bertan behera geratzen zaienen eskubideen inguruko informazioa berma dezala eskatu dio Senatuak Estatuko Gobernuari

Maria Eugenia Iparragirrek azaldu duenez, “hau egunero gertatzen da eta askotan ez hegazkin konpainiek ez AENAk ez dute zerbitzu hau eskaintzen”
EAJren ekimenez, hegaldiak bertan behera geratzen zaienen eskubideen inguruko informazioa berma dezala eskatu dio Senatuak Estatuko Gobernuari

Maria Eugenia Iparragirre senatariaren ekimenez, Sustapen Batzordea osatzen duten Talde guztiek Estatuko aireportuetan hegaldiak atzeratu, aldatu edota bertan behera geratzen zaienen eskubideen inguruko informazio zuzena eman dakien berma dezala eskatu dio Senatuak Estatuko Gobernuari. “Hau egunero gertatzen da, askotan hegazkin konpainien erantzukizuna izanik, eta askotan ez hauek ez AENAk ez dute zerbitzu hau eskaintzen”.

EAJk aurkeztutako mozioan, Europako arautegia behar den moduan beteko dela zain dezala eskatzen zaio Madrilgo Exekutiboari, legez dauden jarduera bideak erabili ahalko dituztela ziurtatuz, baita hegazkin konpainiek euren egin beharrak ez betetzeagatik legedian aurreikusten diren neurriak betearazi ditzala ere. Gainera, 7/2017 legean (azaroaren 2koa) jasotzen diren tresnak sustatzera ere dei egin zaio Gobernuari, hain zuzen ere, kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko 2013/11/UE Zuzentaraua Estatuko ordenamendu juridikora txertatzeko legean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube