Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/10/23

Bildarratzek Pedro Sanchezi galdetu dio “nola nahi duen Estatu batengan konfiantza izatea Gobernuak bere legeak betetzen ez dituenean”

EAJko bozeramaileak Gernikako Estatutua eta hartutako konpromisoak bete ditzala eskatu dio Gobernuko Presidenteari. “Herritarrentzat eta alderdi politikoentzat sinesgarriak izan behar zarete”
Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratzek Pedro Sanchezi galdetu dio “nola nahi duen euskal herritarrek eta alderdi politikoek Estatu batengan konfiantza izatea Gobernuak bere legeak betetzen ez dituenean”. Senatuko EAJko bozeramaileak hitzetatik ekintzetara pasa dadila eskatu dio Madrilgo Exekutiboko Buruari, honek behin eta berriz elkarrizketa eta legea betetzea aipatzen dituela gogoratuta. “Bost hilabete daramatzazu Gobernuan eta ez zara egiten ari Mariano Rajoyk egin izan ez zuenik”.

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Gobernuari Kontrola egiteko saioan egin duen galdera Eusko Jaurlaritzari oraindik transferitu gabeko 37 eskuduntzen harira etorri da, hauek Euskadiko Autonomia Estatutuan jasota badaude ere. “Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutua da, baita Kongresuak eta Senatuak ere, eta euskal herritarrek erreferendumean berretsi zuten”, gogoratu du Bildarratzek. “Estatu honen parte izan behar direla helarazten diguzue euskal herritarrei; “nola nahi duzue euskal herritarrok Estatu batengan konfiantza izatea bere legeak betetzen ez dituenean?”.

Era berean, Bildarratzek 2019ko Estatuko Aurrekontuen negoziaziora ere eraman du konfiantza gabezi hau. “Herritarrentzat eta alderdi politikoentzat sinesgarriak izan behar zarete, horregatik hartutako konpromisoak bete ditzazuela eskatzen dizuegu, itundutakoa betetzea, gaur egun egiten ari ez zaretena”, ohartarazi du. Honen harira, senatari jeltzaleak nabarmendu du PSOEko idazkari nagusia den heinean, Sanchezek “Euskadin PSEk eta EAJk legegintzaldirako duten Gobernu akordioaren berri izango duela” jakintzat eman du. “Bere programan transferentzien programa ere jasotzen da, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoari eta Espetxeetako antolakuntza, erregimen eta funtzionamenduari lehentasuna ematen diona”.

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak “transferitu gabe dauden eskuduntzei behin betiko irtenbidea emateko programa eta egutegia adosteko” deia luzatu dio Gobernuko Presidenteari: “Gu zentzudunak gara”. Honekin batera, 2009an eta 2010ean Euskadiko eta Estatuko hiritarrentzat onuragarriak izan ziren 16 eskuduntza eman zirela gogoratu eta jokamolde horrekin jarraitzera deitu du. “Ez dugu ulertzen nola ez den martxan jartzen”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube