Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/07/30

Bonifikazioak izango dituzte garraio publikoan Deba eta Mutriku arteko zubiaren hausturak kaltetutako bizilagunek, MUGIren bitartez

Gipuzkoako Foru Aldundia, Garraioaren Lurralde Agintaritza eta Deba eta Mutrikuko Udalek akordioa erdietsi dute, bi herrien arteko zubiaren hausturak kaltetutako bizilagunei mugikortasuna errazteko. Pasa den uztailaren 5etik itxita dago pasabidea, zubiaren zati bat erori baitzen orduan, eta konpontze lanak amaitu arte luzatuko dira erakundeen laguntzak.
Markel Olano

Adostutakoaren arabera, bi udalek, foru erakundearen laguntzarekin, zubiaren alde batetik besterako ibilbidea egiten duten Lurraldebuseko autobusetan egiten diren bidaiak bonifikatuko dizkiete kaltetuei.

Erakunde denetako ordezkariak Debako Udaletxean elkartu dira gaur, gaia aztertzeko. Bertan izan dira Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu den Marisol Garmendia, Debako alkate den Pedro Bengoetxea, Mutrikuko alkate den Jose Angel Lizardi eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusi den Eluska Renedo. Topaketaren ostean, herri ordezkariek kaltetutako zubia bisitatu dute, pasabidearen egoera bertatik ezagutzeko. Alde guztiek azpiegitura “ahalik eta azkarren” konpontzeko konpromisoa berretsi dute. 

Bitartean, eta garraio publikoan bonifikazioak izateko, MUGI txartela duten bizilagunek Deba edo Mutrikuko udaletan eman beharko dute izena, eta ez dutenek, bertan atera ahal izango dute. Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzak prozesu guztian lagunduko du, eta hilero bonifikatuko ditu txarteletan zubiaren bi aldeak lotzen dituzten paraden artean eginiko bidaiak. Neurriak Deba ibaiaren mendebaldean bizi diren 300 bat herritarrei eragingo die, euren mugikortasuna bermatzeko alternatiba eraginkorra eskainiz, zubiaren hausturak asko mugatu baititu beraien joan-etorriak. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube