Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/07/27

Bretxako Merkatu Berriaren proiektua ezagutzeko informazio panelak ikusgai

Informazio panel hauen bitartez, herritarrei Bretxa Berriaren proiektua ezagutarazteko aukera emango zaie. Proiektu berriaren xehetasunak emateaz gain, Bretxako lehen aztarnetatik gaur egungorainoko ibilbide historikoa, garaiko argazki zaharrez lagunduta, ezagutu ahal izango da.
Eneko Goia

Bretxako eraberritzearekin, auzoak duen gabeziari erantzuna emango zaio, zerbitzu publiko berriak jarriko baitira. Zehazki, osasun zentro bat eta erabilera anitzeko kirol instalazioak eraikiko dira Arraindegia eraikinean. Proiektuak bestalde aurreikusten du betiko merkatua kale-arrasean egotea eta merkatuaren ingurunea eraldatzea oinezkoentzako irisgarriagaoa egiteko. Erdiko eraikina kenduta, plaza handi bat egingo da, baserritarren postuen artean oinezkoen joan-etorria errazteko, erosoagoa bihurtuz. Eraldaketa honek, Bretxa Parte Zaharraren bihotza bilakatzea ekarriko du.

Paneletan eskaintzen den informazioari esker, 1870ean Merkatua zabaldu zenetik hona izan duen bilakaera eta itxuraldaketa ezberdinen xehetasunak ezagutzeko aukera izango da Bretxako plazan, ‘Tupperware’ bezala ezagutzen den eraikineko erakusleihoan. Izan ere Bretxa Merkatua hamaika aldiz berregituratu eta eraldatu da hiriaren beharretara egokitzeko. Eraberritze lanak hasi bitartean etorkizuneko Bretxa Berriaren itxura antzemateko abagunea izango da udan zehar Bretxako plazan. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube