Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/06/23

Jose Antonio Santano Irungo alkateak, gardentasuna alde batera utzi du

Santanok ez ditu oraindik frogak aurkeztu, eta hiritarren ardurakoak ez direla argudiatuz, Korrokoitzen gertatutakoa argitzeko galdera guztiak saihestu ditu. Horrela, gardentasuna alde batera utzi du Irungo Udalaren kudeaketarekiko duen eraginkortasun eza ezkutatzeko
Xabier Iridoy

Urte hasieran, 2018ko urtarrilaren 12an hain zuzen ere, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den eta momentu hartan Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkaria zen Xabier Iridoyk, irundar hiritarrei, Korrokoitz eremuan, gobernu sozialistak 20 urte baino gehiagotan ahaztuta eta baztertuta eduki ondoren, aurrera pausoak eman zirela jakitera eman zuen. “Interes orokorreko berria, eta hiritarrek aurrera pauso hauen inguruan jazotakoa jakiteko eskubidea zuten eta egun ere badute. Guk, EAJ-PNVk beti defendatu baitu gardentasuna politikaren eta Udaletxe baten beharrezko oinarri bezala” zehaztu du Iridoyk. 

Gaur, ekainak 22, Korrokoitz eremuaren inguruan gertatutakoa argitzeko helburuarekin, Irungo Udalak bere gehiengoarekin eratutako Ikerketa Batzordearen hirugarren saioan, Jose Antonio Santanok agertu behar izan du. Helburu argi eta zehatz batekin, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den eta lehen udal ordezkaria zen Xabier Iridoyren inguruan, berak esandako akusazio larrien nondik norakoa azaldu eta esandakoaren frogak aurkeztu. “4 ordu baino gehiagoko saioa izan da gaurkoa, Santanok, ordea, beste behin ez ditu nire kudeaketarekiko egin zituen akusazio larri horien frogak aurkeztu. Halaber, Korrokoitzen gertatutakoa argitzeko erantzuna behar zuten galderak ere ez ditu erantzun nahi izan, kasu honetan ere, beste behin interes pertsonalak interes publikoen aurretik jarriz, eta hainbestetan esan duen gardentasuna alde batera utziz” balioetsi du Iridoyk. “Horrelakoetan hitzak oso ongi neurtu behar dira, eta Santanok nire pertsonarekiko eta kudeaketarekiko frogarik gabeko akusazio larri horiek zabaltzea erabaki zuen. Eta horrekin Irun besterik ez du kaltetu, Irun eta honen egonkortasuna, gure hiriaren garapen egokia oztopatuz”. 

Gaur leku izan duen, Santanoren agerraldiaren eta Ikerketa Batzordeko hirugarren saioan gertatu denaren balioespena bukatzeko, Iridoyk “irundar hiriak egia merezi du, eta Santano alkateak ez ditu hiritarrek egia jakiteko beharrezko dituzten galderak erantzun. Santanok ez du jakin egoerari aurre egiten, egin dituen akusazio larriak, berak izendatutako “adierazpen-askatasunarekin” babesten eta mozorrotzen ditu. Eta benetan honekin egiten duen bakarra gertatutakoaren errealitatea ezkutatzea besterik ez da. Are gehiago, gardentasuna ere alde batera utzi du Irungo Udalean duen kudeaketa ez eraginkorra ezkutatu ahal izateko. Baina guk ditugun froga guztiak aurkeztuko ditugu guztion aurrean, Irungo hiriak gertatutakoaren egia eta errealitatea jakitea nahi dugulako” esan du. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube