Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ezeizabarrenak balioan jarri du Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek lortutako akordioa
Hitzarmen honek gipuzkoarron hondakinen kudeaketaren arazoari irtenbidea emango dio 2019ko amaiera arte. Hau da, Gipuzkoak bere hondakinak modu autonomoan kudeatu ahal izateko, beharrezko dituen azpiegiturak amaitu eta funtzionamenduan diren artean
Xabier Ezeizabarrena, EAJ-PNV bozermaile Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko Batzordean, pozik azaldu da Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek, GHKrekin batera hiri hondakinak tratatzeko lortutako akordioagatik. “Hitzarmen honek – adierazi du Ezeizabarrenak – gipuzkoarron hondakinen kudeaketaren arazoari irtenbidea emango dio 2019ko amaiera arte. Hau da, Gipuzkoak bere hondakinak modu autonomoan kudeatu ahal izateko, beharrezko dituen azpiegiturak amaitu eta funtzionamenduan diren artean. Hala nola, Zubietako Ingurumen Gunea, aurretratamendurako eta biometanizaziorako plantekin batera”.
“Legealdi honetan – jarraitu du Ezeizabarrenak – hondakinen kudeaketa bere osotasunean itxiko da, Europak emandako irizpideei jarraituz eta Europa mailan gehien briziklatzen duten nazioen ereduari erreparatuz. Azken finean, aurreko legealditik jaso ditugun arazoei irtenbidea emanez”.
Hitzarmen honen xedea da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (Garbiker Foru Sozietate publikoaren bidez) arteko lankidetza ezartzea hiri hondakinen kudeaketa esparruan. Zehazki, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren lurralde esparrutik datozen hiri hondakinei Bizkaiko Foru Aldundiaren hondakin azpiegituretan tratamendua ematea da, eta 2019ko amaierarako aplikazio epea aurreikusten du.
Amaitzeko, Xabier Ezeizabarrenak gaur aurkeztutako lankidetza hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du. “Hori dela eta, ingurumenaren babesari eta zerbitzu publikoen kudeaketari zuzenean
lotutako egoera denez, hainbat aukera aztertu ditugu, eta horien artean egokiena da Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza mekanismoak ezartzea. Izan ere, bi Lurraldeetako Foru Aldundiek eta Kontsortzioak helburu berak dituztelako esparru horretan, eta hiri hondakinen kudeaketa ereduari
dagokionez, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten dutelako, hondakinen bidez lortutako baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta lehentasuna, birziklatzearekin eta balioestearekin batera, hezkuntzari eta prebentzioari emanez”.
Nabarmenak...
Berria
2019/12/10
Berria
2019/12/09
Kongresua
2019/12/06
Eusko Legebiltzarra
2019/11/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2017/03/26
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13
Kongresua
2017/07/26
EBB
2017/09/01