Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/05/25

Irunek 750.000 euro eskuratu ditu EAJ-PNVk hiriarekin duen konpromisoari esker

Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, prentsaurrekoa eskaini du Joseba Agirretxea, Kongresuan EAJ-PNVko diputatuarekin eta Antonio Aiz, Azpiegitura eta Garraioko sailburuordearekin batera. Bertan, Iruni zuzendutako eta jasoko dituen 750.000 euroko partida ezagutzera eman dute
Irunek 750.000 euro eskuratu ditu EAJ-PNVk hiriarekin duen konpromisoari esker

Lehenik eta behin, Iridoyk, EAJ-PNVk Irunekin eta honen aurreratzearekin duen betiereko konpromisoa azpimarratu nahi izan du, "gure taldeak momentu oro Irun hobe baten alde lan egin du, gure hiriak aurrera pausoak eman ditzan proiektu aberasgarriak eta onuragarriak sustatu ditu beti. Horregatik elkartu gara gaurkoan hemen, gure taldeak Kongresuan Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurkeztutako zuzenketa partzialei esker, gure hirian erabilerarik ez duen trenbide eremuari 750.000 euro zuzenduko zaizkio. Guretzat hain garrantzitsua den gune honen birsorkuntzari hasiera emateko kopuru esanguratsua".

Halaber, bozeramaile jeltzaleak "trenbideen altxatzea eta katenarien deuseztatzea ahalbidetuko duen diru kopurua da hau. ADIFek jada trenbide erabilerarako beharrezkoak ez diren 34.000 metro karratu gaitzuste ditu. Gainera lortutako kopuru honekin, Irunek degradazio egoeran dituen pabilioien eraispenarekin hasteko aukera izango du. Gure hiriak, zentroan duen eremu honen irudi berriztatzea behar du, eta partida horri esker garbitutako lurzoruan, hiri erdigune berri baten konfigurazioa ahalbidetuko da. Hala honek Irunentzat benetan onuragarria izango litzaken ekonomia eta hornikuntza ekintzak osatutako bizileku programa bat ahaldunduko luke" zehaztu du.

Azkenik, Iridoyk "partida honek gure hirian ahalbidetuko dituen ekimenekin; trenbideen altxatzearekin, katenarien deuseztatzearekin eta pabilioien eraisketarekin, behingoagatik trenbide gune honen eraberritzea, modu errealean, abian jartzea lortuko da. Gure hiria modu eraginkorrean kudeatzeko apustua da gurea, hirian degradazio egoeran dauden esparruak berreskuratzeko helburua dugu, eta hala Irunen dugun elkarbizitza eta mugikortasuna hobetuz. Irungo EAJ-PNVtik Irun hobe baten alde egingo dugu beti, biktimismoa alde batera utzirik, honek hiria eta bere egonkortasuna kaltetu besterik ez baitu egiten" azaldu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube