Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/05/04

Hiriko hobekuntzak bermatzeko, hiritar parte-hartze benetazko eta eraginkor baten alde egin du EAJ-PNVk

Irunen kudeatuko diren hobekuntzak bermatzeko, Auzo Elkarteek gestionatu eta Udalak ahaldunduko duen hiritarren Parte-hartze prozesu anitza eta irekia proposatu du EAJ-PNVk. Xabier Iridoy Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak, gaurko agertzea bere taldeak hiritar parte-hartzeari egin nahi dion ekarpen berria aurkezteko erabili du. Eta bide batez hirian ditugun auzo elkarteen eginkizunak hobetzeko eta zehazteko asmoa ere helarazi du Iridoyk, "irungo auzo eta auzokideentzako beharrezkoak eta garrantzitsuak diren zereginak aurrera eramateko auzo elkarteak giltzarri direla uste du gure taldeak, ondorioz hauen betebeharrei bultzada eman beharko geniekeela iruditzen zaigu".
Xabier Iridoy

Horren harira, Olaketako joko eremuaren estaltzea azaldu du beraien hausnarketa eta proposamenaren eredu gisa bozeramaile jeltzaleak, "pasaden martxoak 12an lekuko izan zuen Hirigintzako Batzorde Informatiboan, Obretako arloak Olaketako joko eremuan burutuko den estalduraren proiektua aurkeztu zuen. Bertan aurkeztutakoa zehatz-mehatz aztertu ahal izateko, handik bi astetara, martxoak 23an zehazki korreo elektroniko bitartez bidali ziguten aurkezpena igortzeko eskaera egin genuen. Datozen 4 hilabeteetan 437.772,14 euroko aurrekontuarekin osatuko den 500,00m2 ingurutako estaldura iragazgaitza kolore biziko xaflekin osatuko da. Etxebizitzek inguratzen duten zonaldean metalezko egitura batean finkatutakoa eta abaniko ireki itxura izango duen estaldura zehazki".      

Ondorioz, behin dokumentua aztertu eta gunea bisitatu ondoren, "bertan egingo den lana ezer erabaki baino lehen zonaldeko bizilagunei aurkeztua eta galdetua izan beharko litzakeela uste dugu. Guk hiritar parte-hartze erreal bat defendatzen dugu, hiritarrak hirian egingo diren hobekuntzen alor garrantzitsu eta aktiboa izan behar direla uste dugu, beraien ideiak eta iradokizunak kontuan eduki beharko lirateke. Azken finean bizilagunak eta inguruan bizi direnak izango dira lehen erabiltzaileak eta" baieztatu du Iridoyk. "Alkateak eta Gobernu sozialistak irungo hiritar parte-hartzeak duen indarrean sinetsiko balu, guk gaur azaldu dugunak egina beharko luke".    

EAJ-PNVk auzo batean gauzatuko den proiektuaren diseinua garatzerakoan, eremu honetako erabiltzaile eta auzokideei zuzendutako kontsulta prozesu baten beharra ikusten du, eta hala azaldu du bozeramaile jeltzaleak "auzo zehatz bati eragingo dion edozein proiektu, honen baldintzak landu baino lehen, hiritar parte-hartze bat aurreikusita izan beharko luketela uste dugu. Gainera, Irunek hiriko auzo guztiak gain hartzen dituen elkarte sarea du, horregatik elkarte hauek, prest egongo balira noski, Udalaren laguntza teknikoarekin, prozesu parte-hartzaile hau bideratu dezaketela uste du gure taldeak”.

Azkenik, “une honetan, Irunen Julian Sanchez parkeko haur jokoen eremua estaltzea aurreikusita dago, are gehiago jada proiektua landuko duen eta obraren zuzendaritza gauzatuko duen enpresa ere kontratatu da. Baina nahiz eta parte-hartze prozesua edozein proiekturen kontratazioa baino lehen egin behar den pausua dela uste dugun, inguruko edo kaltetuta ikusiko diren pertsonei beraien iritzia galdetzeko denbora badagoela ere iruditzen zaigu, hala beraien iradokizunak aintzakotzat hartuz”.   

Bukatzeko, Iridoy bozeramaile jeltzaleak “zoritxarrez berandu da Olaketako haur parkearen kasurako, baina Udal Gobernuak oraindik badu aukera San Miguel auzoan dagoen Julian Sanchez eremuko parkeko erabiltzaileen eta bizilagunen artean kontsulta egiteko ” arrazoitu du.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube