Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/27

Jarrera sozialista ikusita, lanean jardun dugu eta Ronda Sur-en beharrezko finantziazio lortu dugu

Xabier Iridoyk berri honen aurrean bere poza azaldu du eta beste behin, hiriaren funtzionamendu egokia eduki ahal izateko, administrazioen arteko elkarlanaren beharra azaldu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eman duen pauso honekin, Ronda Sur-i behar duen finantziazioa eman eta bere konpromisoa ere bete du
Xabier Iridoy

Irungo EAJ-PNVk bere poza adierazi nahi izan du gaurko egunean Gipuzkoako Foru Aldundiak Irunekin eta baita Ronda Sur-en duen konpromisoa betetzeko bidea lortu duela jakitera eman bai du, Ronda Sur delakoa finantziatzeko bidea jada badela. Guztira 14 milioi balioko dituen proiektua, Aldundiak horietatik 6 milioi ahalbidetuko ditu, eta gainontzekoa Bidegiren eta Kutxa gipuzkoarren eskutik etorriko da.

"Gobernu sozialistak Foru Aldundiarekiko mantendu duen eta mantentzen dabilen jarrera ikusita, Irungo EAJ-PNVtik beharrezkoa iruditu zitzaigun Irunen alde lanean jardutea, gure hiriak benetan merezi eta behar duena eduki dezan. Hala, koordinaziotik lan egin dugu, lazturak leunduz eta hemen dago azkenik emaitza, badago Ronda Sur ordaintzeko formula" jakinarazi du bozeramaile jeltzaleak, "ondorioz proiektua berriro ere martxan da".  

Orain hilabete gutxi gorabehera Iridoyk, Aintzane Oiarbide, Bide-Azpiegituretako diputatuak esandakoa gogorarazi zuen, "Ronda Sur hiri bidea denez, udal gobernuaren eskumena da, eta Aldundiak ezingo luke Bidegi bitartez Ronda gauzatu. Guzti hau, abendutik bai Santanok eta baita gobernu sozialistak ere bazekiten, baina erantzukizunez jokatu beharrean, beste behin, komunikabideetan enfrentamendua sustatzeko apustua egin zuten, Irundarron eta Irunen beharrak alde batera utziz" adierazi du Iridoyk.

Halaber, Iridoyk, bere taldeak apirilak 10ean Gobernu sozialistari egindako exijentzia gogora ekarri nahi izan du, "Gobernuari, Aldundiaren aurkako jarrera kaltegarria alde batera uzteko, eta gure hiriaren trafikoa antolatzeko Irungo hirigunea inguratzea ahalbidetuko duen Ronda Sur garatu ahal izateko beharrezko pausuak ematen hasteko eskatu arren, sozialistek ez zutela honen aldeko jarrerarik egiaztatu genuen. Elkarlana ez da eta lehenik norbait kritikatzea eta ondoren bilera eskatzea, elkarlana, loturak sortzean, erlazioak eraikitzean eta beste erakundeekin sareak ehuntzean datza, hala Irun egoki hobetzen joan dadin. Eta askotan esan dugun bezala, enfrentamendua ez da gure egiteko modua, gobernu sozialistak duen jarrerarekin lortzen den bakarra mesfidantza eta haserrea sortzea da eta".

Horregatik Irungo EAJ-PNVtik gaian esku hartzea erabaki zela esan du Iridoyk "Oiarbide diputatuarekin kontaktuan jarri nintzen proiektuari behar zuen bultzada emateko, eta Gobernu sozialistaren eta Alkatearen aldetik entzuten ziren kritikek, hain beharrezko dugun proiektua ez zedin geldirik geratu eta honek bere bidea jarraitu zezan. Erakundeen arteko erlazioa leuntzen saiatu naiz, hau okertzeko bidean zioan eta. Aldundiaren ondoezaren arren, jaso nuen erantzuna argia izan zen oso, arazo legala gainditu ahal izateko beraien esku zegoen guztia egingo zutela esan zidaten".  

Azkenik, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak Irunen alde lanean jarraituko duela jakitera eman du, "beste erakunde batekiko erlazioa garraztea ez da ez nire ezta nire taldearen apustua, are gehiago gehienetan presak gure hiriarentzako proiektuengan kalte larriak izan ditzake.  Hau ez da gure egiteko modua, nik neurrizko lan eraginkorrean sinesten dut, erlazio garden eta etikoetan. Eta kasu honetan, beste askotan bezala, Santano alkateak presaz eta zuhurtziagabez jokatu du". Beste behin Iridoyk administrazioen arteko elkarlana defendatu du "gure helburua betiere Irunentzako onena lortzea baita".   

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube