Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/12

Korrokoitzen inguruko gaia erabat argitu arte ez gara geldituko

Santanok Iridoyren inguruan esandako akusazio larrien harira, gaur ospatu da adiskidetze-ekitaldia. Santanoren jarrera ez gardenak eta Iridoy-renganako akusazioek, Irungo Udalaren funtzionamendu egokia kaltetu besterik ez dute egiten.
Xabier Iridoy

Xabier Iridoy, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea, pasa den otsailak 9an, agertu zen lehen aldiz Irungo Justizia Jauregian. Bertan, auzibideetara joko zuela jakinarazi zuen Iridoy, Jose Antonio Santanok, Irungo Alkateak, funtsatu beharreko adiskidetze-ekitaldi eskari baten bitartez. Guztia Santano jaunak Iridoyren pertsonarekiko egindako akusazio larrien eta lehenengo honek esandako guztien frogak aurkezteari uko egin izanaren ondorioz.

Hala, abagune honetan, behin biak auzitegian aurkeztu eta gero, Iridoyk adierazi eta gogorarazi nahi izan du "ez dugu onartuko gezurra egiaren gainetik nagusitzea, horregatik ez dugu amore emango gai honen inguruko guztia argitu arte, irundar hiritarrek errealitatea, zintzotasuna eta argitasuna behar eta merezi dutelako". Are gehiago, bozeramaile jeltzaleak, Santanok gezurra eraso moduan eta inolako funtsik gabe erabili duela esan du, bere irudia eta ohorea kaltetzeko, "eta politikan dena ez da baleko, Santano ez dago legearen gainetik, ezta etikaren gainetik ere. Behin esan genuen bezala, hitzak oso ondo neurtu behar dira".

Halaber, Iridoyk azpimarratu nahi izan du Santanok ez dituela oraindik frogak aurkeztu, "egun oraindik, Santanok esandakoa berresten du eta ez du bere esku zituela baieztatu zituen, ez frogak ez datuak aurkeztu. Irunek ez du merezi horrelako jarrera eta interes pertsonalak nagusituz lan egiten duen alkate bat, honek Irungo Udalaren funtzionamendu egokia besterik ez du kaltetzen eta, Irun Irun denok egiten dugu eta".   

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube