Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/10

Aieteko osasun zentroa eraikitzeko Plan Bereziaren aldaketa behin betiko onartuta

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa azaldu du: "Osakidetzak proiektuari egindako aldaketek hobetuko dituzte osasun zentroan emango diren zerbitzuak. Gainera, Plan Bereziaren aldaketa egin den bitartean eraikina egiteko behar diren baimenen tramitazioa aurreratu da eta, ondorioz, Osakidetzak osasun zentroaren lanak urte honetan bertan hasi ahal izango ditu".
Eneko Goia

Lehengo legealdian Udal gobernuak auzotarrekin batera Aieteko osasun zentroa hartuko zuen lur-saila aukeratu zuen, baina ez zuen udal erregistroan erroldatu. Eta aukeratutako lur-saila Aiete pasealekua eta Pio Baroja Pasealekuaren artean dago - sarrera nagusia Aiete pasealekuan egongo da, eta beste sarrera bat izango du Pio Baroja pasealekuan -. Horrenbestez, legealdi honetan Udal gobernuak, lur-saila udal-erregistroan sartu du, Eusko Jaurlaritzari uzteko lan egin du, eta Aieteko osasun zentroa egin ahal izateko Plan Berezia tramitatu du. 

Plan Berezia 2016ko maiatzean onartu zen, baina Osakidetzak hainbat aldaketa egiteko beharra ikusi zuen, osasun etxean emango diren zerbitzuak hobetzeko. Eta aldaketa nagusiena honakoa da: eraikina handiagoa egitea hasieran aurreikusita zeuden baino zerbitzu gehiago emateko.

Hortaz, Aieteko osasun zentroak osasun mentalerako bi unitate izango ditu: bat arazo psikiatriko eta hainbat desgaitasun duten haurrentzako Arreta Goiztiarra egiteko; eta beste bat errehabilitazioa egiteko eta, bertan, besteak beste, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak hartuko dira. 

Horiek dira Osakidetzak proiektuan egin zituen aldaketak. Eta bi unitate horiekin batera Osakidetzak segidako zerbitzuak emango ditu: familia medikuntzako zazpi kontsulta, pediatriako bi kontsulta, eta erizaintzako zortzi kontsulta. Gainera, osasun etxeak sendaketa, odola ateratzeko eta froga osagarriak egiteko gelak izango ditu, eta emakumeari arreta egiteko area ere izango du. Azken honek, kontsulta, esplorazio sala eta taldeko ekintzak egiteko gela bat izango ditu.

Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euroko inbertsioa egingo du Aieteko osasun zentroan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube