Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/03/25

Xabier Arzalluz: historia ezagutu dezakegu, baina egin ere, egin dezakegu

“Politika da edozein herriren aukera handia. Bere bidea egitea eta ondo egitea. Eta hori da egin dudana” Xabierrek berak esandako hitzak dira, martxoaren 24an Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu zen dokumentalean.

Dokumental honetan Arzalluzek berak esandakoak ikusten dira, ez beste batzuen iritziak. Bere familiarekin gerturatu da Xabier aurkezpenera eta bertan alderdikide andana izan ditu lagun, horien artean, Joseba Egibar, Markel Olano, Eneko Goia, Arantxa Tapia, Bakartxo Tejeria edo Eider Mendoza. 

Antiguako Batzokiak sustatu eta bultzatutako proiektua iritsi da azkenera. Komunikazio arloan diharduten alderdikide talde batek eginiko lanaren emaitza dugu. Aurkezten dugun dokumentala lan profesionala da, Xabier Arzalluzen pentsamendu eta ondare politikoa erakusten duena.

Bideo honetan ikusiko dugu Euskadiko abertzaletasunaren gidari handietako bat, Euzkadi Buru Batzarreko buru izandakoa, bere ibilbidea azaltzen. Nolatan abertzale eta zergatik aukeratu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea, zer dioen gure herri-eraikuntzaz, Kataluniaz, espainiar Estatuaz; familia abertzaleko bi indar nagusiei buruzko gogoeta, Euzko Alderdi Jeltzaleaz eta Ezker Abertzaleaz pentsatzen duena. Baita ETAri buruz, Estatu indarkeriaz, Espainiako erregeez. Ikusiko dugu Alderdiaren zatiketaz pentsatzen duena, Eusko Alkartasunaz.  Franco hil ondorengo giroa zertan zen, eta geroago, erabakitzeko eskubidea, Lizarra-Garazi eta Ibarretxeren garaiaz ere hitz egiten du. 

Historian atzerago joanda, Agirreri eta Ajuriagerrari ere egiten die errepasoa Arzalluzek. Eta etorkizunari begira, Alderdiaren zeregina, helburua argi edukita: Euskadi askatzea. 

Gertaera eta gai ugari landu badira ere, denbora eta garai ezberdinei dagokionez, lan hau Kataluniako erreferenduma baino lehen amaitu zen.

Politikari bikaina eta sekulako hizlaria hona hemen Dokumentala, bere ekarpena eta etorkizunari buruzko duen ikuspegia ezagutzeko; Arzalluzek berak azalduta.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube