Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/03/15

Tolosaldeak industria 4.0 bultzatzearen aldeko apostua egiten du

Tolosaldea Garatzen, Tolosaldeako garapen agentziak 2018-2015 Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur, eskualdeko enpresa, gizarte eta erakundeetako eragileen aurrean
Olatz Peon

Eskualdeko erakundetako 40 ordezkari inguru gerturatu dira Apatta Industrigunean kokatzen den LEHIBERRI Zentrora, Planaren lan ildoak eta ekimenak ezagutu eta babestera.

Tolosaldea Garatzeneko lehendakari eta Tolosako alkate den Olatz Peonek eta Ainhoa Aizpuruk, Gipuzkoako Foru aldundiko ekonomia sustapen, landa-garapen eta lurralde orekako diputatua eman diote irekiera ekitaldiari. Eskualdeko alkate eta zinegotziak, inguruko enpresa eta erakundeetako ordezkariak ere gerturatu dira.

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko plana izan da eta bere garapenerako NAIDER tokiko eta lurraldeko eraldaketa prozesuetan aditua den aholkularitza etxearen laguntza izan dute. Prozesuan zehar  gizarte eta enpresa arloko 150 pertsona baino gehiagok hartu du parte, talde lan eta galdetegien bitartez.

Hiru lan lerrotan oinarritzen da plana. Arlo ekonomikoan, industria 4.0, garapen teknologikoa eta enpresa berrien sorrera dira ardatz. Ingurumen arloan, Natura, efizientzia energetikoa eta mugikortasun eredu berri baten inguruko ekimenak zabaltzen dira. Horietako baten adibide izango litzateke N-1 errepidean dauden udalerrien naturalizazio prozesu baten bitartez, ingurumen inpaktua gutxitzea. Eta azkenik, gizarte arloan, eskualde elkartuago, eko-arduratsuago eta konektatuago baten bila, bizikidetza baloreak sustatzea du oinarri. Besteak beste, eskualdeak euskararekiko duen konpromisoa bereziki nabarmentzen du, bizitzaren arlo guztietan euskaraz bizi ahal izan gaitezen.

Planak barneratzen dituen balore eta konpromiso guztiak “Tolosaldeako Baloreen, Erronkek eta Konpromisoen Gutunean” jasotzen dira eta gaurko ekitaldira gerturatutako eragileek sinatu dute ekitaldiaren amaieran. Gutuna, planaren garapenerako eta eskualdearen etorkizunera bidean, lankidetza, ingurumenarekiko ardura eta inklusioa bezalako baloreak txertatzeko tresna izatea nahi da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube