Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/02/23

Irungo EAJ-PNVk ekintzez eta ekimenez beteriko etapa berria hasi du

Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, eta orain aste batzuk arte Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkariak, nahiz eta oposizioko kurtso politiko berria mandatu erdia pasatuta hasi, EAJ-PNVren lanak, elkarlanean eta gardentasunean oinarrituko direla jakinarazi du, orain arte mantendu duten lerro bera jarraituz, betiere irundarren onuran pentsatuz.
Irungo EAJ-PNV udal taldea

"Gure hirian izan diren azken gertaera onartezinek, orain Irungo EAJ-PNV oposizioan egotera bultzatu dute, baina ez dugu horregatik gure iparra galdetuko, ezta gure egiteko era aldatuko ere. Kolaborazioaren eta desberdinen arteko lanaren bitartez, Irun hobe baten alde lanean jarraituko dugu. Horregatik beharrezko iruditzen zaigu hiriaren ahotsa eta eragile desberdinen (ekonomiko, kirol, kultural, etab.) iritzia era zuzen eta gertukoan entzutea" esan du Iridoyk. 

Halaber, bozeramaile jeltzaleak "Irungo EAJ-PNVtik beti eduki dugu kontuan gure hiri eta etorkizun proiektua, irekia eta dinamikoa, non irundarrak diren protagonistak. Azken hiru asteotan, Irungo auzo desberdinak bisitatu ditugu eta hamar bat auzo elkarterekin, kirol klubekin etab. bildu gara, beraien iritziak eta ekarpenak biltzeko helburuarekin. Baita Irun eta bere bizi kalitatea hobetzeko ere. Gainera, orain arte jaso ditugun erantzunak guztiz baikorrak izan dira" azaldu du.

Datozen hilabeteetan, Irungo EAJ-PNV oraindik bisitatu ez dituzten auzoetara gerturatuko da eta bertako auzo elkarteekin eta agente desberdinekin bilduko da ere. Era berean, talde jeltzaleak irundar gazteriarekin topaketak egitea du xede, "horietako batzuk irekiak izango dira eta beste batzuk barne izaerakoak". Guzti hau gure hiriak duen errealitatea gertutik ezagutzen jarraitzeko eta hala ikuspuntu desberdinak ere kontuan edukitzeko. Are gehiago, kale, auzo, eta inguruetan zor daitezken arazoei, entzute aktibo, zuzen eta gertukoaren bitartez irtenbide bat eman nahi zaie.

Bukatzeko, Iridoyk "Irungo kontuak beste administrazioen agendetan; Markel Olano Diputatu Nagusiarenean, Gipuzkoako Batzar Nagusietakoenean, Eusko Jaurlaritzarenean, eta baita euskal parlamentu taldeenean, Kongresuan eta Senatuan, egon daitezen, hauekin momentu oro koordinazioan egotea ezinbestekoa iruditzen zaigu" azpimarratu du. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube