Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/02/20

DBus-ek bere flota berritu du autobus hibrido gehiago sartuta

Euro 6c Araudia (ingurumenarekiko begirunerik handiena duena) betetzen duten 12 eta 18 metroko diesel autobus berriak ere gehitu dituen lehen operadorea da
Eneko Goia

2018ko otsailaren 20an Dbusek 12 metroko lau autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, MANen Lion’s City NL HIBRIDO (A37) modeloko autobusak, hain zuzen ere. Autobus berri horiekin Dbusek flota gazteenetariko eta gutxien kutsatzen duenetariko bat dauka, 12 metroko autobusen %26 teknologia elektro-hibridokoa baita.

Ibilgailu berriak gaur aurkeztu dira Donostian, Eneko Goiak,  Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari kudeatzaile Igor Gonzalezek Konpainiako Administrazio Kontseiluko kideekin batera egin duten ekitaldian. Aurkezpenean azaldu duten moduan, MANen Lions's City Hibrido modeloak igorpenak %25 inguru murrizteko aukera ematen du antzeko ezaugarriak dituzten autobusen aldean, Dbusek ekologia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa beste behin ere agerian utziz.

MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAUri erosi zaizkio ibilgailu horiek guztiak, datozen 4 urteetan 31 autobus arteko erosketa egiteko lizitazioan esleipendun atera baitzen. Autobus hibridoek zenbait hobekuntza dauzkate, hala nola "serie”-ko konfigurazioa, abiadura kaxarik gabea, gidatzea oso eroso egiten duena.  Era berean, frenatzearen energia berriro erabilgarri egiten dute, suabeago frenatuz, freno elementu mekanikoen kontserbazio handiagoa daukate eta energia gordetzeko sistemari etekin handiagoa ateratze diete. Arrive & Go funtzio berritzailea ere badute, zeinarekin ibilgailua geltoki batera hurbiltzen denean eta ibilgailua abiarazten denean edo abiarazten ari den bitartean modu elektrikoan baino ez duen funtzionatzen, gasik igorrik gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik eragin gabe. Ibilgailuak Dbuseko zenbait autobus lineatan lanean ariko dira.

Euro 6c teknologiako 6 diesel autobus berri

Autobus hibridoekin batera, Dbusek datozen egunetan 12 metroko diesel teknologiako 3 autobus gehituko ditu eta 18 metroko 3 autobus artikulatu, guztiak ere ingurumenarekiko begirunea duten igorpen teknologia daukatela.  Izan ere, autobus horiek guztiek betetzen dute Euro 6c araudia, motor termikoak igorpenen entsegu berrietarako prest daudela bermatzen dutelarik. Dbus entsegu berriekin betetzen duten 3 modelo hauetako autobusak gehitzen dituen estatu mailako lehen enpresa da, 2020an indarrean sartuko baita, eta emaitzak funtzionamendu errealeko baldintzekin berdindu nahi dituzte.

Zehazki, diesel teknologiako 12 metroko autobusak MANen Lion´s City NL 283 (A21) modelokoak dira. Autobus horiekin kontsumoa %12 inguru murriztu daiteke, prestazio berberak zituzten aurreko modeloen aldean. Autobus artikulatuei dagokienez, 18 metroko Lion’s City NG (A23 320 CV) modeloa aukeratu da. Frogatu da modelo horrek %12 inguru gutxiago kontsumitzen duela, prestazio berberak dituzten aurreko modeloekin konparatuta.

10 autobus berri hauek gutxika Konpainiaren diesel autobus zaharrenak ordezkatzen joango dira, flotaren berriztatze planarekin aurrera eginez. Horrela, aurreikusten da urtean 140 tona CO2 gutxiago igorriko dela. Era berean, flotaren batez besteko adina 6,7 urtekoa da.

Autobus guztiak Dbuserako pertsonalizatu dira, bere bidaiarien egungo premietara egokituz. Hala, Dbusen eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute, 2 aulki gurpildunetarako lekura iristeko. Erreserbatutako eserlekuak ere badituzte, mugikortasun urriko pertsonentzat, berde kolorez identifikaturik.

Ibilgailuek ere badute Dbuseko informazio sistema, esaterako hurrengo geltokiaren abisuak eta geltokira iristen diren beste lineei buruzko informazio emateko barneko pantailak, baita bidaiatzeko gomendioei eta zerbitzuetako aldaketei buruzkoa ere.  Gainera, modelo horiek eskatutako geltokiaren kartela dute atzeko aldean erabiltzaileen erosotasunerako.

Flotara gehitu diren azken modeloetan bezala, autobus berriek bi USB kargagailu dituzte bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. Ateetan kamerak ere badituzte harrapatuta geratzea eragozteko, baita atzera martxa egiterakoan talkak eragozteko ere. Ildo honetan, ateen aldeetan led argiak dituzte, horiek zabaltzean eta ixtean pizten direnak. Gainera, berritasun modura, ibilgailuen argiztapen guztia led da, aurrezpen energetiko handiago ahalbidetuz, kanpoko kartelak barne, ikusgarritasun handiagoa eskainiz.

Ibilgailu berri hauek gehitzeak 2.943.000 euroko inbertsioa dakar. Baliteke 2020rako flotan beste 31 autobus gehiago egotea gehienez. Hortaz, flota berritzeko aldiaren bukaeran, Dbusek Euro 6 teknologiadun autobus gehiago edukiko luke eta ibilgailu ekologikoen portzentajerik handieneko hiri garraioko flotetako bat litzateke, flotaren %80k igorpen mailarik zorrotzena betetzen bailituzke, beheko grafikoan ikusi daitekeenez (2017 bukaeran flotaren batez besteko kontsumoa jasotzen dute, autobus hauek barne).

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube