Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/02/16

Eibarko Alkateak diru publikoa xahutzen duela bere autobonborako salatu du Eibarko EAJk

Eibarko EAJ-PNVk salatu du egungo udal gobernuak (PSE-EE PSOE) diru publikoa xahutzen duela. Jeltzaleek salatu dute Alkateak diru publikoa darabilela hedabideetan elkarrizketak egiteko. “Elkarrizketa horiek ez dituzte hedabideek beren ekimenez egiten, interes informatibo eskasa dutelako; egungo alkatearen interes propagandistikoei erantzuten diote. Hala izanik, bere poltsikotik ordaindu beharko luke, eta ez zergadun guztion diruarekin”, ohartarazi du Eibarko EAJren bozeramaileak, Josu Mendicute Rodriguezek.
Josu Mendicute

Jeltzale eibartarrek gaitzetsi egin dute egungo alkate sozialistaren jokabide “iluna eta bere burua goratze zalea”, eta salatu dute Eibarko PSOEk uko egin diola Gardentasun eta Partehartze gaiei buruzko udal Batzorde bat sortzeari. “Udala berea dela uste dute, diru publikoa nahieran darabilte eta uko egiten diote Eibarko gizartearen pluralitateari, ase ezina baita boterea eta protagonismoa pilatzeko duten grina, eibartar guztiok ordainduta bada ere”.

Eibarko alderdi abertzaleak ezbaian jarri ditu egungo udal gobernuaren nahiak. “Badirudi sozialistek kezko hesi bat egin nahi dutela, zergadun guztion kontura, hiriaren kalterako egindako kudeaketa negargarria estaltzeko: irregularitateak Colisoearen Laguna txartelean, milioi bat euro inguruko galerak udal inmobiliarian (likidatuta dagoeneko), bigarren porrota Merkatu Plazaren obretan (hamar urtetik gora darama behin-behineko egoeran), inprobisazioa eta gaitasun falta proiektu estrategikoak kudeatzeko; burugabekeria pilo bat estali nahi dute propagandaz, are okerrago: zerga garestiz ordaindutako propagandaz. Gobernatzeko modu hori iraganean utzi beharra dago”, salatu du EAJk.

Horregatik guztiagatik, Eibarko EAJ-PNV udal taldeak mozio bat eramango du hurrengo osoko bilkurara (otsailaren 26an izango da, astelehenarekin). Helburua da Alkatetzaren jokabidea gaitzestea, eta publizitate-gastuetarako printzipio zuzentzaileak adostea. “Gipuzkoako langabeziaren hiriburua gobernatzen dutela diotenek badute kezkatzeko eta lan egiteko arrazoirik hiriaren egoerarekin, beren irudia zuritzeko saiakeran aritu beharrean, dela pankartak eusten, dela guztion diruaz publizitate-espazioak erosten. Etorkizuna ez da propaganda-taloitegiaz eraikitzen”, amaitu dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube