Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/02/14

Harrigarria da EH Bilduren jarrera lehen sektorearekiko

Jabier Altunarentzat deigarria da oso, EH Bildu, sektorearen eskutik, sagardogile eta sagargileekin, guztion artean osatutako diagnosi eta adostutako neurrien aurkako iritzia ematea
Harrigarria da EH Bilduren jarrera lehen sektorearekiko

Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur egin den Ekonomia Sustapena eta Landa Inguruneko Batzordean EAJ-PNV batzarkide taldeak ezezko borobila eman dio, EH Bilduk aurkeztutako, sagarrondoak landatzeko 2018ko ekitaldiari dagozkion laguntzen oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen proposamenari.

Jabier Altuna, EAJ-PNV batzarkideak batzordean azaldu du, “egun indarrean dauden neurri eta laguntzak, legealdi berriarekin batera sektoreko ordezkarien eskutik, hainbat bilera egin ostean definitutako diagnostiko eta estrategietan oinarritzen dira”. “Sektorearekin partekatutako hausnarketan – jarraitu du Altunak – honako ondorioak nabarmendu ziren: sagasti landaketak urtez urte murrizten ari zirela, landaketa berriak lursail aldapatsuetan egiten zirela, mekanizagarri ez diren lursailetan alegia,  Gipuzkoan ditugun bataz besteko sagastien neurria hektarea bat baino txikiagoak eta profesionaltasun maila gutxikoak zirela, Gipuzkoan sagarra falta zela, bai mahaiko kontsumorako eta bai sagardotarako edota profesionaltasuna indartu asmoz, besteak beste lur mekanizagarriak lortu beharra dagoela eta horretarako derrigorrezkoa dela lur sailen gutxiengo neurri batzuk izatea. Hori dela eta jarri zen gutxienez hektarea bateko azalera landatu behar izatea, baldin eta diru laguntzez baliatu nahi bazen”.

Aipatu sektoreko eragileekin aurrera eramandako plangintzaren emaitzak begi bistakoak dira, “sagarrondoak landatutako lur eremuak  gora egin du nabarmen, 24 Ha tara igoaz – aipatu du EAJ-PNV batzarkideak – lur sailen kalitatea ere askoz hobea da egun eta programa berriarekin,  sagastiak jarri dituzten guztiek jarraipen teknikoa hartu dute Ekoizpen integratuan zein Ekoizpen ekologikoan”.

EH Bilduk aurkeztutako ebazpen proposamenari dagokionez, Altunak azpimarratu du “harrigarri zaigu, sektorearen eskutik, eragileekin elkarlanean adostutako, eta aipatu plangintzak erakutsitako emaitza onei erreparatu gabe, EH Bildu plangintzaren aurka azaldu izana. Eta are gehiago,  lehen sektoreak gure lurraldearen eta herriaren eraketan duen garrantzia kontutan hartu gabe”.

Amaitzeko Jabier Altuna batzarkideak azpimarratu du, “EAJ-PNV batzarkide taldeak lehen sektorearekin duen konpromezua berresten dugu, beti ere lurraldeko eragile sozioekonomikoetan oinarritutako plangintza eta kudeaketa integrala helburu. Gestio arloa bere osotasunean hartuko duen ebaluaketa eta diagnosi sakona egitea ezinbestekoa da, irizpide ekologiko eta sozioekonomikoei erreparatuz. Sektorea osatzen duten eragileekin bat, elkarlana sustatuz, sektoreak etorkizunera begira dituen erronkei aurre egiteko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube