Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/01/28

EH Bildu Getariako Udalaren baliabide ekonomikoak xahutzen ari da

“Getariako Udalaren finantza egoera okerrera doa EH Bilduk gobernuan jarraitzen duen urte bakoitzeko”. Hala adierazi du Aitor Urresti bozeramale jeltzaleak. 2015ean 142.856,26ko gain-kostuarekin itxi zen, eta 2016a, 109.791,63 eurokoarekin. “2017ko egoera ere bide beretik doa” gaineratu du.
EH Bildu Getariako Udalaren baliabide ekonomikoak xahutzen ari da

Azken bi urteotan, %36,2 egin du behera Getariako Udalaren kutxako diruak, 404.055,21 eurotan zehazki, eta ez inbertsioetan, eguneroko jardunean baizik.

Adibide bat jarri dute: “2016an, zaborren tasa %30 igo zigun getariarroi EH Bilduren gobernuak, beraiek egindako gestioagatik 140.000 euroko zuloa baitzuen zerbitzuak. Hor ere, getariarrok gure poltsikotik ordaindu behar”.

Eta hori ere Getariako udal idazkariak jaso du hainbat dokumentutan: “azken urteotan Udalaren inbertsio gastua, baliabideak gainditzen hasi dela, eta bestetik, hasierako aurreikuspenak ez direla betetzen. Horren aurrean, egokitu edota zergak igotzea direla aukerak esan dute teknikariek”.

“Agerikoa den eran, EH Bilduren kontuak fikziozko diruarekin betetzen dira. Zenbakiak jartzeagatik jarri, aurre-azterketarik egin gabe. Ondorioz, herritarren dirua jarri behar, gestio txar hori estaltzeko. Sinesgarritasun oro galduz eta kudeaketarekiko duten gaitasun eza azaleratuz”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube