Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/01/24

Santanok, Irun eta irundarren gainetik hauteskunde eta interes pertsonalak lehenetsi ditu

Santanok, Iridoy kenduz, EAJ-PNV Udal Gobernutik kanporatu du. Honen aurrean Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendiak, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile eta presidenteak beraien arteko elkartasuna erakutsi dute atzoko egunean Santanok egindako adierazpenen aurrean.
Irungo EAJ-PNV

Komunikabideen agertzean, presidenteak, Santanok Irunen gainetik bere interes pertsonalak lehenetsi dituela argi adierazi du, hala irundar hiritarrei kalte eginez eta politika egiteko duen gaitasun murritza erakutsiz.  “Politika elkarrizketak, negoziaketak, desberdinen arteko akordioak eta hitzek osatzen dute, eta Santanok faktore hauek ez ditu ez errespetatu ez bete pasa diren bi urteotan. Irunek ez du merezi, lidergoa partekatzen eta elkarlana bultzatzen ez dakien, eta bere burua soilik begiratzen duen alkatea. Irunek ez du Santano merezi” aditzera eman du Ugartemendiak.

Halaber, Ugartemendiak “ez dugu ulertzen alkateak nola jarri dezaken Irun horrelako instituzio egoera ezegonkorrean, ondorioz irunek beharrezko dituen proiektuen garapena larri kaltetuz” azaldu du, eta mezu argi bat bidali nahi izan du “Iridoy eta gainerako zinegotziak, pertsona zintzoak, langileak eta Santanok hamarkadetan ezin egin izan duena eta horregatik geldirik izan dituen proiektu asko, esfortzu handiz, beraiek aurrera atera dituzte. EAJ-PNVk Udal Taldea eta bereziki bere bozeramailea, guztiz babesten ditu”.

Zentzu berean, Ugartemendiak “zintzotasuna, gardentasuna eta partehartzea bezalako balioek, Irungo EAJ-PNVk momentu oro jarraitu duen ibilbide-orriaren zati osatu dute. Santanok hainbestetan aldarrikatu dituen erronkak baina behin ere ez praktikan jartzen ez dituenak” jakinarazi du. Ugartemendiak baita ere “EAJ-PNVk beti Irun eta irundarrentzat jarraituko du lanean” ziurtatu du.

Bestalde, Iridoy bozeramaileak komunikatu du “bi urte eta erdi hauetan harremanak ez dira errazak izan. Santanok 2017ko uztailean egin zuen informazio filtrazioa eta gero, non Plan B gisa Plaiaundiko instalazioak Beko Errotara eramango zirela esan zuen, aldaketa kualitatibo bat izan zen eta harremana tenkatu egin zen”.

Korrokoitzeko ordenazio berriaren akordioari dagokionean, Iridoyk beste batez berretsi du, Plan Bereziak behar dituen tramite legal guztiak zeintzuk diren guztiz jakinda, antolamendu berri horretarako akordioa badela esan du, “urtebetez lanean izan ondoren, hirigintzako teknikarien eta Jabetzak hautatutako teknikarien arteko hainbat bilera ospatu ondoren, akordioa lortu genuen eta baita auzoko ordezkari guztien adostasuna ere. Guztia Plan Orokorrak ezartzen dituen helburu eta irizpideak zorrotz betez. Beti Alde Zaharra eta hortaz, Irun hobetzeko helburuarekin”.

Bozeramaileak era berean jarraituz, “abenduak 30ean aurkeztutako dokumentuak, antolamenduak eduki beharreko funtsezko aspektuak barneratze ditu, eta horrela irudikatuko da hilabeteotan lanean izan diren udal teknikariek osatuko dituzten txostenetan” baieztatu du.

Bukatzeko bozeramaile nazionalistak gogora ekarri du agintaldi hasieratik harremanak ez direla errazak izan eta informazioa oso urria izan dela, “Santanok ez du kudeaketa eta lan kolaboratiboa sustatu, egoera askotan informazioa beste talde politikoek jasotzen zutenean momentu berean jasotzen genuen guk ere. Gainera bere hitz gabezia erakusteaz gain, Santanok bereganatutako hainbat konpromiso hautsi ditu eta, nahiz eta aukera askotan eskatu, EAJ-PNVko ordezkariekin komunikazio publiko bat partekatzea ukatu du beti”. Ondorioz, Iridoyk “Santanok ez du Gobernu Ituna bete eta EAJ-PNV kanporatu du” esaten amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube