Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/12/16

EAJ-PNV kexu da, EH Bildu eta Podemos taldeen ezezko sistematiko jarreragatik,

Maria Eugenia Arrizabalaga: “gobernu taldea EH Bildu eta Podemos taldeekin aurrekontu proiektuan hainbat zuzenketa partzial adosteko prest azaldu da, baina azkenean, biak ala biak, akordioak zapuztu dituzte Beren proposamenak aurrera ateratzeaz baino, desadostasun politikoa irudikatzeaz arduratuagoak."
EAJ-PNV kexu da, EH Bildu eta Podemos taldeen ezezko sistematiko jarreragatik,

Foru aurrekontu proiektuak beste urrats bat egin du aurrera bere onarpen bidean, Ogasun eta Finantza Batzordean onartutako zuzenketa partzialak medio.

Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PNVren bozeramailea, kexu da EH Bildu eta Podemosek gobernua sostengatzen duten talde politikoek proposatutako erdibideko guztiei emandako ezezko sistematikoagatik. “Badirudi – jarraitu du Arrizabalagak – EH Bildu eta Podemos beren proposamenak defendatzeaz baino, aurrekontu proiektuan beren zuzenketen edukiak txertatzeaz baino, desadostasun politikoa irudikatzeaz arduratuagoak daudela. Azken finean – esan du – beren estrategia politikoa, gipuzkoarron interes orokorraren gainetik jartzen dute”. Bozeramaile abertzaleak adierazi du, “gobernu taldeak EH Bildu eta Podemosek aurkeztutako hainbat zuzenketa onartzea erabaki zuela, baina azken unean aipatu taldeek (EH BIldu eta Podemos) ez dituzte onartu nahi izan”.

Zentzu honetan, Arrizabalagak positibotzat jo du, azken unean batzordean bertan onartu ahal izan den zuzenketa bakarra, hain zuzen, euskarazko argitarapen eta egunkariei zuzendutakoa, hauek jasotzen duten partida ekonomikoa 150.000 euro handitzeko.

“Gauzak honela – jarraitu du Arrizabalagak – Foru Gobernu honek ganbera osatzen duten talde guztiekin negoziazioari ateak zabalik utziko dizkiola ziur naiz, beti ere gipuzkoarron interes orokorra helburu”.

“Etorkizuna Eraikiz proiektuari egindako kritikari erantzunez – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – balioan jarri nahi dut proiektu hau. Ez da ohikoa erakunde bat bere eguneroko dinamikatik haratago etorkizunera begira jartzea eta are gutxiago, lurraldeko eragile eta unibertsitateen eskutik osatzen denean proiektua”.

Batzarkide talde jeltzalearen bozeramailea pozik azaldu da Gipuzkoako Aurrekontu Foru Arauak bere ibilbidea jarraituko duelako, gaurko batzorde diktamenaren urratsa gainditu eta gero. “Laburbilduz – amaitu du Arrizabalagak – Foru Gobernuak aurkeztutako aurrekontuak Gipuzkoako egoera errealari erantzuten dio, gipuzkoarron interes publikoa helburu eta Gizarte Politikak eta ekonomiaren sustapena ditu oinarri, Gipuzkoako lurraldearen suspertze eta garapen ekonomikorantz garamatzan aurrekontua, alegia”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube