Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EUSKARALDIA
Aurtengo edizioan IKA MIZKAk EUSKARALDIArekin bat egingo du euskararen erabilera aktibatzeko asmoz, eta horretarako, sare sozialetan erronka zabalduko du abenduaren 1etik 3ra. IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa! egitasmoaren seigarren edizioaren txanda iritsiko da 2018. urtean. Sorreratik, IKA MIZKAk euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitea izan du helburu, edizio bakoitzean hausnarketa hori arlo desberdinetako gaiekin landuz.Bestalde, azken urteotan euskalgintzak egin dituen aktibazio jardueratatik abiatuta, EUSKO JAURLARITZAK eta EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAK, EUSKARALDIA izeneko egitasmoa elkarlanean abiatuko dute 2018an, herritarrak aktibatzera animatuz erronka baten bitartez: Euskal Herriko herri guztietan 11 egunez euskaraz bizitzeko ahalegina egin nahi dute, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Baina, zertarako itxaron urtebete? IKA MIZKAk aurrea hartuko dio 2018rako proposatutako egitasmoari, eta sareetan zabaldu du erronka, abenduaren 1etik 3ra. #IkaMizka eta #euskaraldia traolak erabiliz, datozen egunotan sarea euskaraz bete nahi dugu.
Aurkezpenean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusi Mikel Irizarrekin batera izan dira Zuriñe Maguregi GAZTEZULOko zuzendaria, Jon Zarate (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Idoia Peñakoba (MONDRAGON UNIBERTSITATEA) eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Deustuko Unibertsitatea).
Gazteak dira euskararen etorkizuna, horregatik, gizartearen sektore hau aktibatzea oso garrantzitsua da euskararen transmisioa bermatzeko eta hizkuntza sendo eta bizia lortzeko.
Kolektiboak norbanakoez osatuta daude, eta norbanakoen ekarpen bakoitzak osatzen du multzoa. Zenbat eta norbanako aktibo gehiago egon, orduan eta ekarpen gehiago lortuko dira. Pertsona batek, edozein egoeratan, lehen hitza beti euskaraz egitea erabakitzen badu, erabaki horrek agian ez du gizartearen pertzepzio osoa aldatuko, baina 1.000.000 bat gizabanakok erabaki hori hartuz gero, gizartean izango duen eragina nabaria izango da. Sinergiak batu eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da aldaketak eragiteko, eta baita herritarrak aktibatzeko ere: honek, beste horrek eta hurak egiten badute, nik zergatik ez?
IKA MIZKA GFA, hiru unibertsitateak eta GAZTEZULOren arteko elkarlanari esker gauzatzen da, eta 2018an EUSKARALDIA erronkan, elkarlan hori bistaratzeko eta indartzeko aukera ematen du.
Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, bere poza adierazi du ekimen honengatik, izan ere legealdi hasieran aurkeztutako lan ildo nagusiek bat egiten baitute Ika Mizka honetan: batetik gizartea, eta gazteak bereziki, euskararen inguruan aktibatzea; bestetik lurraldeko gizarte eragileekin, GAZTEZULO kasu honetan, elkarlanerako bideak egitea eta, azkenik, Gipuzkoako unibertsitateekin batera euskararen erabileran zentratutako ekimenak garatzea.
Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen esanetan, unibertsitatea gune garrantzitsua da euskararen erabileraren ikuspegitik: “Kasu batzuetan, unibertsitatea aukeratzen da euskaraz egiteko gune gisa, eta hor sortzen diren harremanak finkatu egiten dira aurrerantzean. Beste batzuetan hiztun-berriek topo egiten dute hiztun-zaharrekin eta euskalkiekin, eta horrek eragina du bere gaitasunei buruzko auto-pertzepzioan. Modu batean eta bestean, unibertsitatea sarritan agertzen da, hizkuntzaren erabilerarekin zerikusia duen gune esanguratsu gisa. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak eta langileak aktibatzeko helburuarekin “Aktibatu” programa abiatu dugu”.
Idoia Peñacobak, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Idazkari Nagusiak esan du, “Unibertsitatea gizartearen garapenean zerikusi handia duen eragilea da eta besteak-beste, garapen horretan, gazteen eskutik eragiten du unibertsitateak. Gazteak izango dira, etorkizun hurbilean gure herriko lidergoa hartu beharko duten pertsonak eta beraien esku egongo da berrikuntza eta garapena, baita ere, harremanetarako erabiliko duten hizkuntza. Hizkuntzari dagokionean, IKA MIZKA EUSKARALDIAk aparteko aukera ematen digu arlo honetan gazteek duten iritzia ezagutzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko.”
Deustuko Unibertsitateko errektoreorde Josean Rodriguez Ranzek azpimarratu duenez, "Gazte ikasleen egunerokoan Unibertsitateak zeresan handia du, formakuntza eta ikasketak ezezik, Unibertsitatea bizitzarako, harremanetarako eta esperientzietarako zelai joko aproposa baita. Horietan guztietan: #euskaraldia"
Nabarmenak...
EBB
2024/04/15
EBB
2024/04/14
Berria
2024/04/13
Berria
2024/04/12
Berria
2024/04/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
EBB
2018/08/31
EBB
2019/04/11
Gipuzkoa
2019/04/20