Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/11/09

Donostiako Astiñeneko zubia udan zabalduko da ibilgailu guztientzat

Donostiako alkate Eneko Goiak Hirigintzako udal-batzordean aditzera eman du zubia ireki ahal izango dela urtea amaitu baino lehen oinezkoentzat, bizikletentzat eta motorrentzat.
Donostiako Astiñeneko zubia udan zabalduko da ibilgailu guztientzat

Donostiako alkate Eneko Goia Hirigintzako udal-batzordean agertu da eta, bertan, udal-taldeei informazioa eman die Astiñeneko zubia konpontzeko lanen egoerari buruz.

Goiak esan du Mantentze-lanetako eta Zerbitzuetako departamentuak asteak daramatzala lanean zubia konpontzeko hasierako proiektuan, eta honakoa azaldu du: lehen faseko lanek bi helburu dituzte, alde batetik, zubia konpontzea oinezkoek, bizikletek eta motorrek pasa ahal izateko; eta bestetik, zubia prestatzea bigarren faseari ekiteko, hau da, ibilgailu guztientzat ireki ahal izateko konpontze lanak egiteko faseari ekiteko.

Donostiako alkateak adierazi du, lanei ekiteko beharrezkoa dela Kostas-en baimena izatea. Eta baimen hori abenduaren 4an iritsi daiteke, beti, baldin eta une honetan erakusketa publikoaren fasean dagoen proiektuari alegazioak aurkezten ez bazaizkio. Lehen fasearen obrek 133.000 euroko aurrekontua dute eta lanak egiteko hiru asteko epea. Hortaz, ondo-bidean, urtearen amaieran zubia ireki ahal izango litzateke oinezkoentzat, bizikletentzat eta motorrentzat.

Osorik konponduko da

Era berean, Eneko Goiak udal-batzordean berretsi du azken asteotan aditzera eman duena, hau da, Udalak mugitu diren zutoinak guztiz konponduko dituela. Eta arrazoia segidakoa da: Egia eta Loiolako auzotarrengan zein Urumea gurutzatzeko zubia erabiltzen duten gainerako hiritarrengan izaten ari den eragina.

Halaber, Goiak aditzera eman du Astiñene zubiaren itxierak Dbus-i egunero1.000 euroko gain-kostua sortzen ari diola. Izan ere, hainbat autobus zerbitzu indartu behar izan ditu eta autobusek ibilbide luzeagoa egin behar dute.

Hortaz, Eneko Goiak azpimarratu du, zubia guztiz konpontzeko izapidea urgentziaz egingo dela, eta beraz, kontuan hartuta konpontzeko obrek hiru hilabete iraungo dutela, eta Kostas-ek baimena berezia eman behar duela, lanak martxoan edo apirilean hasiko direla, gutxi gorabehera uztailean amaitzeko. Bigarren fasearen aurrekontua 638.000 eurokoa da.

Azkenik, Donostiako alkateak esan du, behin informazio zehatza eskuan izanda, Udalak Egia eta Loiolako auzotarrekin bilerak antolatuko dituela, informazio hori guztia emateko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube